Mahla, Noa, Hogla, Milka eta Tirtza Tzelofhaden alabak ziren —Tzelofhad Joseren seme Manasesen leinukoa zen, Heferren semea; hau Galaadena eta hau Manasesen seme Makirrena—. Bost emakumeek aurkeztu
«Gure aita basamortuan hil zen; ez zen Koreren taldeko partaide izan, ezta elkartu ere haiekin Jaunaren aurka; bere bekatuagatik soilik hil zen. Ez zuen semerik utzi.
Eta osabarik ere ez badu, gainerako ahaideetatik hurbilenekoari emango zaio ondarea eta bera izango da jabe. Lege izango dute hau israeldarrek, nik, Jaunak, Moisesi agindutakoaren arabera».
Eta hori, Tzin basamortuan israeldar elkarteak aurpegi eman zidanean, nire agindua zalantzan jarri zenutelako: ez zenidaten utzi neure santutasuna israeldarren aurrean agertzen, ura sorraraziz» (Tzin basamortuan, Kadexen dagoen Meribako iturrian gertatua aipatzen da hemen).
Halere, Eleazar apaizaren aurrean aurkeztu beharko du Josuek, apaizak «Urim» tresnen bidez niri, Jaun honi, kontsulta egiteko. Eta nire esanera bakarrik egingo dituzte guduak, bai berak, bai israeldarren elkarte osoak.