Iguzqui-aldera içanen dira bi mila beso, eta hegoaco aldera orobat bi mila beso; itsasoco alderat ere, ceina mendebalari beguira baitago, neurri bera içanen da, eta ipharreco alderdia hola-holaco mugaz xedatuco da; eta erdian içanen dira hiriac, eta campoan hiripeac.
Bainan lebitarrei emanen diozcatzueten hiri horietaric, sei berecicc içanen dira ihesliarren lagunceco, odola ixuri duenac harat ihes eguin deçançat: eta hequiez berçalde, içanen dira berrogoi eta bi hiri,
Eta Israelgo semeen içancetaric emanac içanen diren hiri horietaric, guehiena kendua içanen çaioete guehienic dutenei, eta gutiena gutienic dutenei; eta bakotchac bere içanaren arabera hiriac emanen diozcate lebitarrei.
Ihesliarra hequietan sarthuz gueroz, hura ecin hil ahal deçan hilaren ahaideac, aguer dadien arteo populuaren aitzinera, eta haren eguitecoa juiatua içan dadien arteo.
Edo haren etsai içanez, escuaz jo badu, eta hura hil bada, joilea hilcequetaz hobendun içanen da: hilaren ahaideac atzeman orduco, cinçurra eguinen dio.
Hobengabe atheratua içanen da asperçailearen escuetaric, erabaquiz bihurtua içanen da bere ihes-lekuco hirira, eta han egonen da olio sainduaz gançutua içan den aphez-handia hil dadien arteo.