Erroçute Israelgo semeei: Guiçonac edo emaztequiac eguin duqueenean guiçonei guerthatzen ohi çaioten bekatuetaric, eta ardura escasez hautsi duquetenean Jaunaren manamendua, eta hobendun eguin direnean,
Bainan nihor ez bada harceco, Jaunari emanen diote, eta apheçarençat içanen da, lekoraturic xahupeneraco escaincen den aharia, bitima jabalgarri içan dadiençat.
Lo eguin baituque berce guiçon batequin, eta senharrac hori ecin atzeman baituque, bainan nahaste likits hori estalia badago, eta lekucoz ecin froga badaiteque, ceren emaztequia ez baita bere bekatuan atzemana içatu;
Apheçari eramanen dio emaztea, eta hunençat escainça eguinen du garagar-irinetic sato baten hamargarrena: ez dio gainera ixurico olioric, ez-eta isensuric gainean eçarrico, ceren sacrificioa den bekaizgozcoa, eta escainça den emazte-hutsaren bilhaquetaria.
Eta emaztequia xutic eman denean Jaunaren aitzinean, apheçac aguertuco dio burua, eta escuetan eçarrico dio orhoitzapeneraco sacrificioa eta bekaizgozco escainça: berac ordean iduquico ditu karastasuneco urac, ceinetara burhoca arthiqui baititu madaricioneac.
Errequeituco du emaztequia, eta erranen dio: Baldin guiçon arrotzac lo eguin ez badu çurequin, eta kutsatu ez baçare senharraren etzaunça utziric, ez darotzute calteric ekarrico karastasuneco ur hauquiec, ceinetara arthiqui baititut madaricioneac.
Ahurtara bat hartuco baitu sacrificiocotzat escainia denetic, eta aldare gainean erreco baitu: eta hola karastasuneco urac emaztequiari emanen diozca edatera.
Hunec edan dituqueenean, baldin kutsatua bada, eta senharraz narda eguinic, nahasteca likitsez hobendun jarria, madaricionezco urec iraganen dute, eta sabela hanturic, ustelduco çaio ixterra: eta emaztequia madaricionetan eta ikusgarritan içanen da populu guciarençat.