Pedrok esan zion Jesusi: «Jauna, zein ederki gauden hemen! Nahi baduzu, hiru etxola egingo ditut bertan: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat».
Oraindik hizketan ari zela, hodei argi batek estali zituen, eta mintzo batek hodeitik esan zuen: «Hauxe dut neure Seme maitea, hauxe dut atsegin. Entzun berari!»
Erantzun zien: —Zuen sinesmena eskasa delako. Benetan diotsuet: Sinesmena bazenute, mostaza-hazia bezain txikia izanik ere, mendi honi «Aldatu hemendik hara» esanez gero, aldatu egingo litzateke. Ez litzateke zuentzat ezinezkorik izango. (
Jesus eta ikasleak Kafarnaumera iritsi zirenean, tenplurako zerga biltzen zutenek Pedrorengana joan eta esan zioten: —Zuen maisuak ez al du tenplurako zerga ordaintzen?
—Bai —erantzun zien. Pedro etxeratu zenean, Jesusek aurrea hartu zion, esanez: —Zer deritzozu, Simon? Lurreko erregeek zeinengandik jasotzen dituzte zergak edo kontribuzioak, etxekoengandik ala arrotzengandik?
Halaz guztiz ere, inori zeresanik ez emateko, zoaz aintzirara, bota amua eta hartu lehenengo aterako duzun arraina; irekiozu ahoa, eta biren zerga ordaintzeko dirua aurkituko duzu. Hartu eta ordaindu zeure eta bion partea.