Jesus parabola bidez hitz egiten hasi zitzaien: «Gizon batek mahastia landatu zuen eta harresiz inguratu; lurrean dolarea egin eta mahastizainaren dorrea eraiki zuen. Gero, nekazari batzuei errentan utzirik, urrutira joan zen.
Lege-maisu eta zaharrak Jesus atxilotu nahian zebiltzan, ongi jabetu baitziren beraiengatik esan zuela parabola hura. Baina, jendearen beldurrez, utzi eta alde egin zuten.
Etorri eta esan zioten: —Maisu, badakigu egiazale zarena eta ez dizuna axolarik inoren zeresanak; zuk, gizakiaren itxurari begiratu gabe, Jainkoaren bidea behar bezala irakasten duzu. Zilegi al da Zesarri zerga ordaintzea, bai ala ez? Ordaindu behar al diogu, bai ala ez?
—Maisu, Moisesek idatzi zigun: Norbaiti anaia hiltzen bazaio, emaztea seme-alabarik gabe utziz, ezkon bedi alarguntsarekin, anaiari ondorengoa emateko.
Gainera, hildakoen piztueraz, ez al duzue irakurri Moisesen liburuan, sutan zegoen sasiaren pasartean, nola esaten dion Jainkoak berak: Ni Abrahamen, Isaaken eta Jakoben Jainkoa naiz?
Ondoren, aurreko eztabaida entzundako lege-maisu bat aurreratu zitzaion. Jesusek zein jator erantzun zien ikusirik, galdera bat egin zion: —Zein da agindu guztietan nagusiena?
Bera bihotz-bihotzez, gogo osoz eta indar guztiz maitatzea, eta lagun hurkoa nork bere burua bezala maitatzea, erre-opari eta sakrifizio guztiak baino hobea da.
Eta Jesusek, zuhurki erantzun ziola ikusirik, esan zion: —Ez zaude Jainkoaren erreinutik urruti. Eta harrezkero, ez zen inor galderarik egitera ausartzen.
Bere irakastaldian, beste hau ere esan zien: «Zabiltzate kontuz lege-maisuekin! Gogoko baitute harro-harro jantzita ibiltzea eta plazetan jendeak agur egitea;