Une hartan, batzuek Jesusengana joan eta zenbait galilearri gertatua kontatu zioten: nola Pilatok hil zituen, eskaintzen ari ziren abereen odolarekin beraien odola nahastuz.
Orduan, mahastizainari esan zion: “Begira, badira hiru urte pikondo honetara piku bila natorrela, eta ez dut aurkitzen. Moztu ezazu. Zertarako egongo da hor lurra alferrik jaten?”
Sinagogako buruzagiak, Jesusek larunbatez sendatu zuelako haserre, jendeari esan zion: —Astean sei egun daude lanerako. Zatozte egun horietan sendatzera, eta ez larunbatean.
Gizon batek bere baratzean botatzen duen mostaza-haziaren antzekoa da: hazten da eta zuhaitz egiten, eta txoriek haren adarretan egiten dituzte habiak».
Etxeko nagusiak jaiki eta atea itxiz gero, kanpoan geldituok behin eta berriro atea joko diozue, «Ireki, Jauna» deiadarka, baina hark erantzungo dizue: «Ez dakit nongoak zareten».
Orduan, negarra eta hortz-karraska izango da, Abraham, Isaak eta Jakob eta profeta guztiak Jainkoaren erreinuan eta zeuen buruak, berriz, kanpora jaurtiak ikustean.
Jesusek esan zien: —Joan eta esaiozue gizontto horri: Begira, gaur eta bihar sendatzen eta deabruak botatzen jarraitu behar dut, eta hirugarren egunean nire azkena izango da.
«Jerusalem, Jerusalem, profetak hiltzen eta Jainkoak zuri bidaliak harrikatzen dituzuna! Zenbat aldiz ez ditut bildu nahi izan zure seme-alabak, oiloak bere txita-taldea hegalpean bezala, eta zuek ez duzue nahi izan.
Horra bada, hutsik geldituko zaizue etxea. Eta esaten dizuet ez nauzuela ikusiko, hau esango duzuen garaia arte: Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena! »