Orduan, Jerusalemera eraman zuen deabruak eta, tenpluaren goreneko ertzera jasorik, esan zion: —Jainkoaren Semea zarenez, bota zeure burua hemendik behera,
Jaunaren espiritua nire gainean dago, berak bainau sagaratu behartsuei berri ona adierazteko; berak nau bidali gatibuei askatasuna eta itsuei ikusmena hots egitera eta zapalduak askatzera,
Denek Jesusen alde hitz egiten zuten eta harriturik zeuden Jainkoaren onginahiaz esaten zituenengatik. Baina zioten: «Ez al da, bada, hau Joseren semea?»
Orduan, Jesusek esan zien: «Harako esaera hura oroitaraziko didazue, noski: “Sendagile, sendatu zeure burua”, eta esango: “Egitzazu hemen, zeure herrian ere, Kafarnaumen egin omen dituzun gauzak”».
Egiaz esaten dizuet: Emakume alargun asko zegoen Israelen Eliasen garaian, hiru urte eta erdian euririk egin ez zuelarik, lurralde osoan gosete handia izan zenean;
Jesusek gogor eraso zion: —Isil hadi eta irten horrengandik! Deabruak jendartean lurrera bota zuen gizona, baina batere kalterik egin gabe atera zen harengandik.
Harri eta zur gelditu ziren denak, eta elkarri esaten zioten: —Zer da hau? Espiritu gaiztoei nagusitasunez eta indarrez agintzen die, eta horiek atera egiten!
Eguzkia sartu zenean, gaixoak zeuzkaten guztiek, gaitza edozein zela ere, Jesusengana eraman zituzten; eta hark, bakoitzari eskuak ezarriz, sendatu egin zituen.
Eguna zabaldu zuenean, Jesus herritik irten eta bazter bakarti batera joan zen. Jendea haren bila zebilen, eta, aurkiturik, eutsi egin nahi zioten, beraiengandik alde egin ez zezan.