baita haren arrantzu-lagun Santiago eta Joan Zebedeoren semeak ere. Baina Jesusek esan zion Simoni: —Ez beldurtu, hemendik aurrera giza arrantzale izango zara.
Behin, Jesus herri batean zela, legenaz jositako gizon bat azaldu zen; Jesus ikustean, ahuspez lurrera erori eta erregutu zion: —Jauna, nahi baduzu, garbi nazakezu.
Jesusek inori ez adierazteko agindu zion eta esan: —Zoaz, azaldu apaizarengana eta eskaini garbikuntzaren ordainez Moisesek agindutakoa, ezaugarri izan dezaten.
Egun batez, Jesus irakasten ari zen, eta han zeuden eserita fariseu eta lege-maisu batzuk, Galileako auzo guztietatik, Judeatik eta Jerusalemdik etorriak. Jaunaren indarra berekin zuen eta sendatzera eragiten zion.
Orain ikusiko duzue, bada, Gizonaren Semeak baduela mundu honetan bekatuak barkatzeko ahalmena». Eta esan zion elbarriari: —Zuri diotsut: Jaiki, hartu ohatila eta zoaz etxera.
Orduan, fariseuek eta lege-maisuek esan zioten Jesusi: —Joanen ikasleek sarri egiten dute barau eta otoitz, gauza bera gure ikasleek ere; zureak, ordea, jan eta edan ari dira.
Parabola hau ere esan zien: «Inork ez dio jantzi zaharrari jantzi berriari kendutako adabakirik josten; bestela, jantzi berria hondatuko litzateke eta ez litzaioke zaharrari berriaren adabakia egoki etorriko.
Zahagi zaharretan ere ez du inork ardo berririk sartzen; ardo berriak zahagiak lehertu egingo lituzke, eta ardoa isuri eta zahagiak galdu egingo lirateke.