Herodesek, berriz, honela zioen: «Joani neuk moztu nion lepoa. Nor da, bada, hau, horrelakoak entzuten baititut beroni buruz?» Eta Jesus ezagutzeko egokiera bila zebilen.
Baina ohartu zen jendea eta jarraitu egin zion. Jesusek ongi hartu zituen eta Jainkoaren erregetzaz hitz egin zien eta premia zeukaten guztiak sendatu zituen.
Eguna iluntzen hasia zen. Hamabiak hurbildu eta esan zioten Jesusi: —Bidal ezazu jendea inguruko auzo eta baserrietara, ostatu eta jan bila joan daitezen, hemen oso aparte baikaude.
Baina hark erantzun zien: —Eman zeuek jaten. Haiek, orduan: —Ez daukagu bost ogi eta bi arrain besterik, jende honentzat guztiarentzat jatekoa erostera geu joaten ez bagara behintzat.
Hartu zituen Jesusek bost ogiak eta bi arrainak, eta, begiak zerura jasorik, bedeinkazioa esan, ogiak zatitu eta ikasleei eman zizkien, jendeari eskaintzeko.
eta hau esan zien gainera: «Gizonaren Semeak asko sufritu behar du; zahar, apaizburu eta lege-maisuek gaitzetsi egingo dute eta hil, eta hirugarren egunean piztu egingo da».
Beraz, inor nitaz eta nire mezuaz lotsatzen bada, Gizonaren Semea ere lotsatu egingo da hartaz, bere aintzarekin, bere Aitaren aintzarekin eta aingeru santuen aintzarekin etorriko denean.
Hauek urruntzean, Pedrok esan zion Jesusi: «Maisu, zein ederki gauden hemen! Zergatik ez egin hiru etxola: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat?» Ez zekien zer esaten zuen ere.
Espiritu batek hartzen du menpean, eta bat-batean garrasika hasten da; gogor astintzen du eta lerdea dariola jartzen, eta oso nekez alde egiten du berarengandik, hauts eginda uzten duelarik.
Mutila zetorrela, deabruak lurrera bota eta gogor astindu zuen. Jesusek mehatxu egin zion espiritu gaiztoari, mutikoa sendatu zuen eta aitari itzuli zion.
eta esan zien: «Haur hau nire izenean onartzen duenak neu onartzen nau; eta ni onartzen nauenak, bidali nauen hura onartzen du. Zeren zuetan txikiena, horixe baita handiena».