«Jopen otoitzean ari nintzela, goi-ikuskari bat izan nuen: oihal handi baten antzeko zerbait ikusi nuen, lau puntetatik zintzilik, zerutik ni nengoen tokiraino jaisten.
Bitartean, Esteban hil zutenean sortutako erasoaldikoan sakabanatu ziren fededunak Fenizia, Zipre eta Antiokiaraino heldu ziren; juduei baizik ez zieten, ordea, mezua iragartzen.
Hara iritsi eta, Jainkoak bere onginahiaz haien artean egina ikustean, biziki poztu zen Bernabe, eta bihotz-bihotzez Jaunarekiko leial irauteko adore ematen zien.
eta, aurkitu zuenean, Antiokiara eraman zuen. Urtebete osoa egin zuten eliz elkarte hartan elkarrekin lanean, jende askori irakatsiz. Antiokian eman zitzaien lehendabizikoz ikasleei «kristau» izena.
Haietako batek, Agabo zeritzanak, Espirituak eraginik, mundu guztian gosete handia izango zela adierazi zuen. Hala gertatu zen Klaudio enperadorearen garaian.