Hala eta guztiz ere, Paulo eta Bernabe luzaroan egon ziren bertan, Jaunari buruz ausarki hitz eginez; eta Jaunak, mirariak eta egintza harrigarriak egiteko dohaina haiei emanez, bere onginahiari buruzko mezua baiesten zuen.
Hiriko sarreran zegoen Zeusen tenpluko apaizak zezenak ekarrarazi zituen, lore-sortaz apaindurik, hiriko ateetara, eta jendearekin batean oparitzat hil nahi zituen apostoluen omenez.
«Zer ari zarete? Gu ere gizakiak gara zuek bezalaxe, eta berri on hau adierazten dizuegu, hain zuzen: utz ditzazuela idolo hutsalak eta bihur zaiteztela Jainko biziarengana, zeru-lurrak eta itsasoa eta horietan dagoen guztia egin zituenagana.
baina ez bere burua ezagutzera eman gabe, egin dituen mesedeen bidez: euria eta urtaro aberatsak bidali dizkizue zerutik, eta janariz ase eta pozez bete zaituzte».
Orduan, Antiokiatik eta Ikoniotik judu batzuk etorri ziren eta, jendea beren iritzira bildurik, Paulori harrika eman zioten, eta hiritik kanpora atera zuten arrastaka, hilda zegoelakoan.
Ikasleen gogoak bizkortzen zituzten bidenabar, fedean sendo irauteko adore emanez. «Larrialdi asko eraman behar dugu —esaten zieten— Jainkoaren erreinuan sartzeko».
Antiokiara iritsi zirenean, eliz elkartea bildu zuten eta Jainkoak beraien bidez egindako guztia azaldu zieten, baita jentilei federako atea nola ireki zien ere.