Han Akila zeritzan judua, izatez Pontokoa, eta Priszila haren emaztea aurkitu zituen. Italiatik etorri berriak ziren, Klaudio enperadoreak agindua baitzuen judu guztiek Erromatik alde egin zezatela. Paulo haiekin harremanetan jarri zen
Baina juduek kontra egiten baitzioten eta irainka erantzuten, Paulok, jantziak astinduz, esan zien: «Zeuek zarete gerta dakizuekeenaren erantzule bakar; nik ez dut errurik. Aurrerantzean jentilengana joango naiz».
Krispok, sinagogako buruzagiak, eta beronen etxeko guztiek Jaunarengan sinetsi zuten; Paulori entzuten zioten beste korintoar askok ere sinetsi eta bataioa hartu zuten.
Baina zuen gorabeherak hitz eta izen batzuei buruzkoak eta zuen lege horri buruzkoak direnez gero, hor konpon zeuek. Nik ez dut arazo horietan epaile izan nahi».
Oraindik aldi batean Korinton gelditu zen Paulo. Gero, senideak agurtu eta Siriarantz atera zen ontziz Priszila eta Akilarekin. Zenkreasen ilea motz-motz egin zuen, egina zuen botoa betetzeko.
Jaunaren bideari buruz ongi eskolatua zegoen; kartsuki hitz egiten zuen eta Jesusi zegokiona zehazki irakasten, Joanena beste bataiorik ezagutu ez arren.
Apolo, bada, sinagogan ausarki hitz egiten hasi zen. Priszilak eta Akilak entzun ziotenean, berekin hartu zuten eta are xehekiago azaldu zioten Jainkoaren bidea.
Akaiara joateko asmoa zuelarik, senideek animatu egin zuten eta hango ikasleei idatzi zieten, harrera ona egin ziezaiotela. Han, Jainkoaren onginahiari esker, guztiz lagungarri gertatu zitzaien fededunei.