Baina, astea igaro ondoren, geure bidaiari jarraitu genion. Hiritik kanporaino lagundu ziguten haiek denek, beren emazte eta haurrekin. Hondartzan otoitz egin genuen belauniko;
Biharamunean atera eta Zesareara heldu ginen. Han, apostoluen zazpi laguntzaileetako bat zen Felipe misiolariaren etxera joan ginen, eta bertan gelditu.
Gu ikustera etorri zen eta, Pauloren gerrikoa harturik, harekin bere esku-oinak lotu eta esan zuen: «Hona zer dioen Espiritu Santuak: Honelaxe lotuko dute juduek Jerusalemen gerriko honen jabea, eta jentilen eskuetara emango dute».
Baina Paulok erantzun zigun: «Zer dela-eta ari zarete negarrez? Bihozgabetu egin nahi al nauzue? Prest nago, lotua izateko ez ezik, Jerusalemen hiltzeko ere, Jesus Jaunarengatik».
Zesareako ikasle batzuk ere etorri ziren gurekin eta lehen garaietako ikaslea zen Nason Zipretarraren etxera lagundu ziguten, hark eman behar baitzigun ostatu.
Haiek, entzutean, Jainkoa goretsi zuten; gero, Paulori esan zioten: «Anaia, ikusten duzu zenbat milaka judu egin diren fededun, baina denak legezale sutsuak dira.
Eta zera jakin dute zutaz: jentilen artean bizi diren juduei Moisesengandik aldentzeko irakasten diezula, semerik ez erdaintzeko eta usadiorik ez gordetzeko esanez.
Har itzazu zeurekin, egin garbikuntza beraiekin batera eta ordaindu zeuk haiek botoa betetzeko behar dutena; horrela, ilea moztu ahal izango dute, eta jende guztiak ikusiko du ez dela egia zutaz esan zitzaiena, baizik eta zintzoki betetzen duzula legea zuk ere.
Fededun egin diren jentilei dagokienez, berriz, geure erabakiak idatziz eman genizkien: ez dezatela jan sasijainkoei eskainitako haragirik, ezta odolik nahiz odolustu gabeko abererik ere, eta utz ditzatela legearen kontrako sexu-harremanak».
Hartu zituen, bada, Paulok gizon haiek berekin, eta hurrengo egunean, beraiekin batera garbikuntza eginik, tenplura joan zen, garbikuntza-egunak noiz bukatzen ziren eta haietako bakoitzarengatik opariak noiz eskainiko ziren jakinaraztera.
oihuka esanez: «Lagundu, israeldarrok! Hauxe da bazter guztietan gure herriaren, legearen eta tenplu honen kontra denei irakasten ari zaien gizona. Horrez gainera, greziar batzuk sartu ditu tenpluan, toki santu hau kutsatuz».
Kuartelera sartzera zihoazela, Paulok esan zion gudalburuari: —Mesedez, bi hitz esan nahi nizkizuke. Gudalburuak erantzun zion: —Grekoz ere ba al dakizu?
Baimena eman zion, eta Paulok, harmailetan zutik, herriari isiltzeko keinu egin zion eskuaz. Denak isil-isilik gelditu ziren, eta Paulo honela mintzatu zitzaien hebreeraz: