Aspaldidanik ezagutzen naute eta aitor dezakete, nahi badute, fariseu bezala bizi izan naizela, gure erlijioko alderdirik zorrotzenaren arabera, alegia.
gure hamabi leinuek, Jainkoa gau eta egun etengabe zerbitzatuz, beteko dela espero duten agintzari horretan itxaropena dudalako. Itxaropen horregatik salatzen naute juduek, errege jauna.
Etengabe sinagogaz sinagoga ibiliz, gogor zigortzen nituen, beren fedea ukarazteko. Eta, amorruaren amorruz, atzerriko hirietan ere pertsegitu ohi nituen.
Eta bidean, errege jauna, eguerdi aldera, eguzkia baino distiratsuago zen zerutiko argi bat ikusi nuen, eta bere distiraz inguratu gintuen ni eta neure bidelagunak.
Baina altxa zaitez eta jarri tente! Honetarako agertu natzaizu: orain ikusi duzunaren eta aurrera agertuko dizudanaren zerbitzari eta lekuko bihurtzeko.
begiak ireki diezazkiezun eta ilunpetatik argitara eta Satanasen menpetik Jainkoarengana bihur daitezen; horrela, niregan sinetsiz, bekatuen barkamena izan eta sagaratuei dagokien ondarea eskura dezaten”.
Aitzitik, Damaskokoei lehenbizi, Jerusalem eta Judea osokoei gero, eta jentilei ondoren, bihozberri daitezela hots egin diet eta Jainkoarengana itzul daitezela, bihozberritzeari dagokion eran biziz.
Baina Jainkoaren laguntzari esker, handi eta txikien aurrean testigantza egiten jarraitu dut gaurdaino; nik ez dut profetek eta Moisesek aurrez iragarria besterik esaten, hau da,
Erregeak badaki honen guztiaren berri, eta horregatik mintzo natzaio konfiantza osoz; ziur nago guztiotarik deus ere ez dela harentzat ezezagun, ez baitira zoko batean gertatuak.
Eta Paulok hari: —Pixka bat nahiz puska bat, Jainkoak nahi izan dezala, zu ez ezik, gaur niri entzuten didaten guztiak ere, ni naizena izatea… katea hauek aparte!