Italiarantz ontziz atera behar genuela erabaki zutenean, Paulo eta beste zenbait preso, Augusto gudari-taldeko ehuntari baten esku utzi zituzten; Julio zuen ehuntariak izena.
Biharamunean, Sidonen geldialdia egin genuen; Juliok Paulo gizabidez hartu zuen eta bere adiskideengana joateko eta haiengandik laguntza hartzeko baimena eman zion.
Zenbait egunez geldi-geldi ibili ondoren, nekez iritsi ginen Knido hirira: haizea kontra genuenez, Kretaren babesera joan ginen, Salmon* lurmuturraren ondotik igaroz.
Portu hura, bestalde, ez zen negua igarotzeko egokia, eta itsasora jotzearen aldeko izan ziren gehienak; Fenikeraino iritsi nahi zuten, hego-mendebalde eta ipar-mendebaldera begira dagoen Kretako portu horretan negua emateko asmoz.
Bazen hego-haize apur bat, eta beren asmoa bete zezaketela uste zuten denek; jaso zituzten, beraz, aingurak, eta Kretako bazterrari atxikirik joan ziren.
Hura ontzira jaso ondoren, ontzia kablez estutu zuten gogortzeko, eta, Sirteko hondar-metaren batean hondoa jotzeko beldurrez, aingura flotagarria bota eta noragabe jarraitu zuten.
Egun asko baitzen ez eguzkirik, ez izarrik ez zela ageri, eta ekaitz zakarrak bere hartan jarraitzen baitzuen, galdurik genituen onik ateratzeko itxaropen guztiak.
Denbora asko generaman ezer jan gabe. Paulok erdian zutik jarri eta esan zuen: «Adiskideok, hobe nire esana egin bazenute eta Kretatik atera ez bagina: hartara ez genituzkeen kalte eta galera hauek izango.
eta hau esan dit: “Ez beldurtu, Paulo! Enperadorearen aurrean agertu behar duzu, eta ontzian zurekin doazen guztiak ere bizirik aterako direla agintzen dizu Jainkoak”.
Eguna zabaldu bitartean, zerbait jan zezatela eskatu zien Paulok denei, esanez: «Hamalau egun dira gaur, baraurik eta kezkaz zaudetela, ezer hartu gabe.
Eguna argitu zuenean, ez zuten lurralde hura ezagutu; baina, itsasadar bat bere hondartzarekin begiztaturik, ahal bazen ontzia bertan sartzea erabaki zuten.
Askatu zituzten, beraz, bi aldeetako aingurak eta uretan erortzen utzi; era berean, lemako lokarriak lasaitu zituzten eta, brankako oihala haizeari emanik, hondartzarantz abiatu ziren.
Baina ehuntariak, Paulo bizirik atera nahirik, ez zien utzi beren asmoa betetzen. Igerian zekitenek salta zezatela lehenbizi uretara eta atera zitezela lehorrera agindu zuen;