Garai hartan, ikasleak gero eta gehiago zirelarik, marmarra sortu zen greko-hizkuntzakoen artean hebreera-hizkuntzakoen aurka, haien andre alargunak eguneroko janari-banaketan bazterrera gelditzen zirelako.
Hamabiek, ikasleen biltzar orokorra bildurik, esan zuten: «Ez da egoki guk Jainkoaren hitzaren predikua alde batera uztea janari-banaketaz arduratzeko.
Biltzar osoak ontzat eman zuen proposamena, eta Esteban —fedez eta Espiritu Santuaz betea zegoen gizona—, Felipe, Prokoro, Nikanor, Timon, Parmenas eta Nikolas, Antiokiako juduberria, hautatu zituzten;
Hartan, zirenear eta alexandriarrez osatua zegoen eta «Askatuena » zeritzan sinagogakoak, ziliziar eta asiar batzuekin batera, Estebanekin eztabaidan hasi ziren.