Estebanek erantzun zuen: «Senide eta gurasook, entzun: Jainko aintzatsua gure arbaso Abrahami agertu zitzaion, artean Mesopotamian zegoela, Haranen bizitzen jarri aurretik,
Abraham, orduan, kaldearren lurraldea utzirik, Haranen jarri zen bizitzen. Eta handik, aita hil zitzaionean, orain zuek bizi zareteneko lurralde honetara aldatu zuen Jainkoak.
Hala ere, ez zion ondaretzat lurrik eman, ezta oin bat ere; baina berari eta beraren ondorengoei emango ziela agindu zion, oraindik Abrahamek seme-alabarik ez zuen arren.
Honela mintzatu zitzaion Jainkoa: Zure ondorengoak atzerritar gisa biziko dira berena ez duten lurraldean. Esklabotza eta zapalkuntzapean edukiko dituzte laurehun urtez.
Alabaina, zigortu egingo dut —esan zion, gainera, Jainkoak— esklabo bihurtuko dituen herria, eta ondoren atera egingo dira eta toki honetan gurtuko naute.
Ondoren, erdainkuntza eman zion itunaren ezaugarri; hala, Isaak jaio zitzaionean, zortzigarren egunean erdaindu egin zuen Abrahamek; berdin egin zuen Isaakek ere Jakobekin, eta Jakobek hamabi patriarkekin.
eta larrialdi guztietatik onik atera zuen. Jakinduria eman zion eta Egiptoko errege faraoiaren aurrean begiko egin; hala, Egiptoko eta bere jauregiko buru jarri zuen faraoiak.
Biharamunean, israeldar batzuk borrokan ari zirela, haien artera sartu zen bakeak egitera, esanez: “Adiskideok, zergatik ari zarete elkar joka, anaiak izanik?”
Ongi ikusia dut neure herriaren atsekabea Egipton eta entzunak ditut haren intziriak. Haiek salbatzera etorri naiz. Orain, zatoz hona, Egiptora bidali behar zaitut eta.
« Nork jarri hau hi gure arteko buruzagi eta epaile? esanez israeldarrek ukatu zuten Moises bera bidali zien, bada, Jainkoak buruzagi eta askatzaile, sasian agertu zitzaion aingeruaren bidez.
Basamortuko batzarrean, bera izan zen bitarteko Sinai mendian hitz egiten zien aingeruaren eta gure arbasoen artean; berak jaso zituen bizia dakarten hitzak, guri emateko.
Horregatik, Jainkoak bizkarra eman zien, eta, beren kasa utzi zituelarik, ortziko izarrak gurtu zituzten, profeten liburuan idatzia dagoen bezala: « Israel herria, basamortuan berrogei urtez abererik hil eta oparitzat eskaini ote zenidan?
Ez! Molok-en oihal-etxola eta zeuen jainko Refanen izarra eraman zenituzten zeuekin, gurtzeko zeuek eginiko irudiak. Bada, Babiloniaz haraindi erbesteratuko zaituztet.
Ondoren, gure arbasoek, aurrekoengandik etxola hura hartu eta kanaandarren lurraldera sartu zuten, Josueren gidaritzapean lurralde hartaz jabetu zirenean, Jainkoak haien aurretik kanaandarrak bota ondoren. Honela Daviden garaia arte.
Zein profeta ez zuten zuen arbasoek pertsegitu? Haiek Zintzoaren etorrera aurrez iragartzen zutenak hil zituzten; zuek, berriz, Zintzoa bera saldu duzue eta hil,