hartzazue Jaunaren izenean, sagaratuei dagokien bezala. Edozertan zuen beharrik balu, lagun iezaiozue, berak ere askori lagundu baitio eta neuri batez ere.
Goraintziak haien etxean biltzen den eliz elkarteari ere. Goraintziak Epenetori, Asian Kristorengan sinetsi zutenen lehen fruitu den nire adiskide maiteari;
Goraintziak Trifena eta Trifosari, Jaunarengatik gogoz lanean jardun duten horiei; baita Jaunarengatik hainbeste lan egin duen nire Perside maiteari ere.
Denen agerian dago nola onartu duzuen fedea, eta horrekin poztu egiten nauzue; baina zuek onerako argi eta gaitzaren aurrean tolesgabe izatea nahi nuke.
Ni eta eliz elkarte osoa ere bere etxean hartzen gaituen Gaiok agur egiten dizue. Hiriko diruzain Erastoren izenean eta Kuarto anaiaren izenean agur. (
Gorets dezagun Jainkoa! Berak fedean sendotu zaitzakete, nik hots egiten dudan berri onaren eta Jesu Kristori buruz ematen dudan mezuaren arabera. Mezu horren bidez, aspalditik ezkutuan zeukan misterioa agertu du Jainkoak.
Misterio hori orain azaldu da profeten idatziek dioten bezala, eta, Jainko betierekoak hala erabakirik, herri guztiei adierazi zaie, Jainkoari fedezko erantzuna eman diezaioten.