Israelen ondorengo dira eta Jainkoak seme-alabatzat hartu zituen; beraiek dituzte Jainkoaren presentzia aintzatsua, itunak, legea, kultua eta agintzariak;
beraienak dira arbasoak eta, giza jatorriari dagokionez, beraiengandik dator Kristo, gauza guztien gainetik dagoen Jainkoa. Bedeinkatua izan bedi menderen mendetan! Amen.
Honek esan nahi du, ez duela giza sortzeak Jainkoaren benetako seme-alaba egiten, baizik eta Jainkoaren agintzariaren arabera sortuak direla Abrahamen benetako ondorengoak.
[11-13] Eta seme haiek jaio aurretik, artean ez onik, ez gaitzik egiteko gai ez zirela, Jainkoak esan zion Rebekari: Zaharrena gazteenaren morroi izango da, edo beste pasarte batek dioen bezala, Jakob izan nuen maite, eta ez Esau. Eta hori guztia, Jainkoak aukeratzeko duen askatasuna berresteko eta Jainkoak, aukera egiterakoan, giza jokabidea ez, baizik eta bere dei hutsa hartzen duela kontuan adierazteko izan zen.
Jainkoak bere haserrea erakutsi eta indarra azal zezakeen, nahi izanez gero, baina eroapen handiz jasan zituen zigorra merezi zutenak eta hondatuak izateko zeudenak.
Baina Isaiasek beste hau ere esan zuen aurrez: Jaun ahalguztidunak gutariko batzuk bizirik utzi ez balitu, Sodomaren eta Gomorraren azkena izango genukeen guk ere.
Eta zer dugu honen ondorio? Jentilek, Jainkoaren onespena bilatzen saiatu gabe, Jainkoaren onespena iritsi zutela, fedeaz iristen den onespena, alegia.