|
| 1 |
|
| Anayeác, baldineta erori içan bada guiçon-bat cembeit faltatan, çuec spiritual çaretenoc goiti eçaçue haina emetassunetaco spiriturequin: consideratzen dualaric eure buruä, hi-ere tenta ezadin. |
|
| 2 |
|
| Elkarren cargác egar itzaçue: eta halaz compli eçaçue Christen Leguea. |
|
| 3 |
|
| Ecen baldin norbeitec vste badu cerbait dela, deus eztelaric, harc bere fantasiaz bere buruä enganatzen du. |
|
| 4 |
|
| Bada bere obrá experimenta beça batbederac: eta orduan bere baithan gloria vkanen du, eta ez berceric baithan. |
|
| 5 |
|
| Ecen batbederac bere cargá ekarriren du. |
|
| 6 |
|
| Bada communica bieçó hitzean iracasten denac, bere iracasleari, on gucietaric. |
|
| 7 |
|
| Etzaiteztela engana: Iaincoa ecin escarnia daite: ecen cer-ere ereinen baitu guiçonac, hura bilduren-ere du. |
|
| 8 |
|
| Ecen bere haraguiaren ereiten duenac, haraguitic bilduren du corruptione: baina Spirituaren ereiten duenac, Spiritutic bilduren du vicitze eternala. |
|
| 9 |
|
| Bada vnguiguitez ezgaitecela enoya: ecen bere sasoinean bilduren dugu, baldin lacho bilha ezpagaitez. |
|
| 10 |
|
| Bada dembora duguno, daguiegun vngui guciey, baina principalqui fedeco domesticoey. |
|
| 11 |
|
| Badacussaçue cein letra lucez scribatu drauçuedan neure escuz. |
|
| 12 |
|
| Nor-ere nahi baitirade apparent eracutsi haraguian, hec bortchatzen çaituztez circonciditu içatera: solament Christen crutzeagatic persecutioneric suffri ezteçatençát. |
|
| 13 |
|
| Ecen circonciditzen diradenéc berec-ere eztute Leguea beguiratzen: baina nahi duté çuec circoncidi çaitezten, çuen haraguian gloria ditecencát. |
|
| 14 |
|
| Baina niri guertha eztaquidala gloria nadin Iesus Christ gure Iaunaren crutzean baicen: ceinez mundua niri crucificatu baitzait, eta ni munduari. |
|
| 15 |
|
| Ecen Iesus Christean ez circoncisioneac du deusbalio, ez preputioac, baina creatura berriac |
|
| 16 |
|
| Eta nor-ere regla hunen araura ebilten baitirade, baquea içanen da hayén gainean eta misericordia, eta Iaincoaren Israelen gainean. |
|
| 17 |
|
| Hemendic harát nehorc enoyuric eztidala: ecen nic Iesus Iaunaren mercác dacazquet neure gorputzean. |
|
| 18 |
|
| Anayeác, Iesus Christ gure Iaunaren gratiá dela, çuen spirituarequin. Amen. |
|
|
|
|