hori baitzen zuen jokabidea garai batean, mundu honen joerei jarraituz: munduan agintzen duten indarren buruzagiaren menpeko zineten, jende errebeldeagan ari den espirituaren menpeko.
Gu guztiok ere hala bizi izan ginen lehen: geure giza grina txarrei jarraituz, geure grina eta burutapen gaiztoek agindutakoa betez; izatez, guk ere Jainkoaren zigorra merezi genuen, beste guztiek bezala.
Zuei, jaiotzaz jentil zaretenoi, juduek, gorputzean egina duten erdainkuntzagatik «erdainduak» direneko horiek, «erdaingabe» deitzen zizueten. Ez ahaztu
lehenago ez zenutela Mesiasik, ezta parterik ere Israel herriko eskubideetan; ez zenutela zerikusirik Jainkoaren agintzari eta itunekin, eta itxaropenik gabe eta Jainkoa gabe bizi zinetela munduan.