Ordu hartan Jaunac erran içan çarodan: Aphaint çatzu bi har-lauça lehenecoac ciren beçala, eta ene gana mendira igan çaite: eta çurezco kutcha bat eguinen duçu;
Eta Jaunac laucen gainean iscribatu cituen, aitzinean eguin içan çuenaren arabera, hamar manamenduac, çuei mendian suaren erditic adiaraci çarozquitzuenac, populua bildua çagoenean: eta eman çarozquidan niri.
Bada, Israelec campac higuitu cituen Berothetic, Jacanen semeena cenetic, Moserara, non hil eta ehorci baitzen Aaron, ceinaren orde, apheztasuna jaunci baitzuen haren Seme Eleaçarrec.
Ordu hartan Jaunac bereci çuen Lebiren leinua Jaunaren batasuneco arkaren erabilceco, eta haren aitzinean jarceco eguimbidetan, eta haren icenean benedicatzen haritzeco egungo eguna arteo.
Horren gatic Lebic ez du içatu ez çathiric ez ontasunic bere anaiequin, ceren Jauna bera baita haren ontasuna, çure Jainco Jaunac aguindu cioen beçala.
Eta erran çarotan niri: Çoaci, eta populuaren buruan ibil çaite, sar ditecen eta goça deçaten lurra, ceina emanen diotedala cin eguin baitiotet horien aitei.
Eta bizquitartean çure aitequin bat eguin da Jauna, eta maithatu ditu, eta hautatu ditu hequien ondocoac hequien ondotic, erran nahi da çuec, populu gucien artetic, egun froga eguiten den beçala.
Ceren çuen Jainco Jauna baita jaincoen Jaincoa, jaunen Jauna, Jainco handi, ahaldun eta ikaragarria, ceina nor nor den, ez-eta emaitzei beguiratzen ez baita.