Jauna bethe behar ditutzuen manamendu eta erabaquiac çuen aiten Jainco Jaunac eman gogo darotzuen lurrean, hura goça deçaçuençat lurraren gainean ibiliren çareten egun gucietaco.
Azpicoaz-gora eçar çatzue leku guciac ceinetan nausitzera cihoazten lurreco jendeec adoratu baitituzte beren jaincoac mendi goretan eta munhoetan, eta çuhaitz hostotsu gucien azpian.
Eta leku hartan escainico ditutzue çuen holocaustac eta bitimac, çuen escuetaco lanen fruituetaco hamarrenac eta picainac, çuen botu eta emaitzac, idietaco eta ardietaco lehen-sorthuac.
Eta han janen duçue çuen Jainco Jaunaren aitzinean, eta boztuco çarete, çuec eta çuen etchecoac, çuen Jainco Jaunac benedicatu dituen çuen escuetaco lan guciez.
Han eguinen ditutzue çuen Jainco Jaunaren aitzinean bozcariozco barazcariac, çuec, çuen seme eta alabec, muthilec eta nescatoec, eta çuen hirietan egoten den lebitarrac; ecen ez du çuen artean berce pharteric ez ontasunic.
Baicic-eta jan nahi baduçu eta laket baçarotzu haraguizco janharia, hil çaçu eta jan çure Jainco Jaunac çure hirietan eman darotzun benedicionearen arabera; aberea içan dedien lohia, hori da, narriotua eta erkitua; edo xahua, erran nahi da osasunecoa eta narriogabea, escaincea cilhegui dena, ahunça eta orena beçala, jan çaçu;
Çure hirietan ecin janen ahal ditutzu çure ogui, arno eta olioaren hamarrena, idietaco eta arthaldeetaco lehen-sorthuac, botu eguinicaco guciac eta çure oldetara escaini nahico ditutzunac, eta çure laneticaco fruituen picainac:
Eta çure escainçac, haraguia eta odola, çure Jainco Jaunaren aldarearen gainean escainico ditutzu; odola aldare inguruan ixurico duçu, eta cerorrec janen ditutzu haraguiac.
Beguira eta adi çatzu nic çuri manatzen darozquitzutan guciac, ongui guertha daquiçun çuri eta çure semeei çure ondotic bethi gucian, eguin duqueçunean on eta gogaragarri dena çure Jainco Jaunaren aitzinean.
Berautzu hequiec beçala eguin, çure sarcean xahutuac içan diren ondoan, eta galda hequien ceremoniez, dioçularic: Jendaqui horiec adoratu dituzten beçala beren jaincoac, hala eguinen dut nic ere.
Ez dioçu orobat eguinen çure Jainco Jaunari. Ecen icigarriqueria guciac Jaunac gaitzesten dituenac eguin içan dituzte beren jaincoei, escainiz semeac eta alabac, eta suan errez.