Çure erdian alchatzen bada profetaric, edo dioenic ametsetan cerbait aguerpen ikusi duela, eta aitzinetic erranen duenic cerbait ikuscari eta sendagaila,
Ez ençun profeta edo ametseguile haren solasac, ceren çuen Jainco Jauna baitabila çuec certan froga, aguerian içan dadiençat heian maite duçuen ala ez, çuen bihotz oroz eta arima guciz.
Çuen Jainco Jaunari jarraic çaitezte, haren beldurra içan çaçue, haren manamenduac beguira çatzue, eta haren minçoa ençun: hura bera cerbitzatuco duçue, eta hari berari iratchiquiren çarete.
Baldin çure anaia çure amaren semeac, edo çure semeac, edo alabac, edo çure emazte bihotzean duçunac, edo çure adisquide çure burua beçain maite duçunac amainatu nahi bacintu, beharrira erranez: Goacen eta cerbitza detzagun çuc eta çure aitec eçagutzen ez dituzten Jainco arrotzac,
Belialen semeac çure erditic ilki dira, eta beren hirico egoiliarrac makurraraci dituzte, eta erran diotete: Goacen eta cerbitza detzagun eçagutzen ez ditutzuen jainco arrotzac:
Artha eta ardurarequin bilha çaite: gauçaren garbitasuna atheratu ondoan, aurkitzen baduçu diotena cautu dela, eta icigarriqueria hori cinez eguina içan dela,
Han daitequeen tresneria ere bilduco duçu hango placen erdira, eta hiriarequin berarequin su emanen dioçu, çure Jainco Jaunari oro erreco diotzatzun beçala, eta bethi gucian hobi bat içan dadien: ez da hartaric guehiago hiriric eguinen,
Eta anathema hartaric ez da çure escuetan den-gutiena gueldituco, Jauna bere hasarrearen hatsetic jabal dadiençat, eta urrical daquiçun, eta berha çaitzan çure arbasoei cin eguinez aguindu dioten beçala,