Aphecec, lebitarrec eta leinu hortaco bereco diren guciec ez dute pharteric ez primançaric içanen berce Israeldarrequin, ceren jaten baitituzte Jaunari eguinicaco sacrificio eta escainçac:
Hau içanen da aphecen çucena populuaren eta bitimac escaincen dituztenen baithan: imola deçaten edo idia, edo ardia, apheçari emanen diote sorbalda eta sabel-xumea,
Ecen çure Jainco Jaunac çure leinu gucietaric hura hautatu du, Jaunaren aitzinean egoteco eta haren icenari eguimbideac bethetzeco, harec eta haren semeec bethi gucian.
Eta çu baithan ez bedi aurki, semea edo alaba suan iraganaraciz xahu eguin nahico duenic, edo aztiei galdeca harico denic, ametsei eta celatei beguira egonen denic, ez-eta gaizquin içanen denic,
Çure Jainco Jaunari Horeben galdatu cinaroen beçala, baldarna bildua içan cenean, eta erran cinduenean: Ez beçat guehiago adi Jainco Jaunaren minçoa, eta ez beçat guehiago ikus su ikaragarri hori, hil ez nadiençat.
Çu beçalaco profeta bat eraiquico diotet beren anaien artetic: eta ene hitzac eçarrico ditut haren ahoan, eta nic hari manatuco diozcadan guciac erranen diozcate.
Bainan hampurusqueriaz galduricaco profeta batec ene icenean erran nahi balitu nic hari manatu gabeco solasac, edo jainco arrotzen icenean minçatu nahi balitz, hila içan bedi.
Içanen duçu eçagutzari hau: profeta harec Jaunaren icenean aitzinetic errana guerthatzen ez bada, ez da hura Jaunac errana, bainan profetac bere izpirituco hampurusqueriaz asmatua: eta horren gatic etzare haren beldur behar