«Bi anaia elkarrekin bizi eta bietako bat seme-alabarik gabe hiltzen bada, alarguntsa ez da beste senitarteko gizon batekin ezkonduko; koinatua ezkonduko da berarekin, koinatuari dagokion eginbeharra betez.
«Baina koinatuak emaztetzat hartu nahi ez badu, alarguntsak herri-arduradunengana auzitegira joan eta esango die: “Nire koinatuak ez du legezko bere eginbeharra bete nahi, eta ez dio anaiari sortu nahi haren izenari israeldarren artean bizirik iraunaraziko dion ondorengoa”.
koinatak, hurbilduz, sandalia erantziko dio eta aurpegira listua botako herri-arduradunen aurrean, esanez: “Hara zer egiten zaion bere anaiari familia eman nahi ez dion gizonari”.
«Herritar bi elkarrekin borrokan ari badira eta haietako baten emazteak, senarra jipoitik libratzeko, eskua luzatu eta besteari lotsarietatik heltzen badio,
Beraz, Jaunak zeuen Jainkoak jabetzan emango dizuen lurraldean, inguruko etsaiengandik libratu eta atsedena emango dizuenean, ezereztu egingo dituzue amalektarrak eta horien oroitzapena bera ere mundutik ezabatuko. Ez ahaztu gero!