Ençuten baduçu ordean çure Jainco Jaunaren minçoa, bethetzen eta beguiratzen badituçu haren manamendu guciac, nic egun meçutzen darozquitzudanac, çure Jainco Jaunac gorago eçarrico çaitu lurraren gainean hedatzen diren jendaqui guciac baino.
Jaunac trumbilca çure aitzinean erorraracico ditu çure contra jaiquico diren etsaiac: bide batez ethorrico dira çure contra, eta çazpiz eguinen dute ihes çure beguitharteari.
Jaunac beretzat çutan eraiquico du populu bat saindua, cin eguin içan darotzun beçala, baldin çure Jainco Jaunaren manamenduac beguiratzen badituçu, eta haren bideetan ibilcen baçare.
Jaunac idequico du bere aberastasun handienetaco kutcha, cerua, lurrari uriaren emateco bere aroan; eta benedicatuco ditu çure escuetaco lan guciac. Eta asco jendaquiri maileguz emanen duçu, eta nihoren ganic ez duçu maileguz hartuco.
Jaunac eçarrico çaitu buruan, eta ez buztanean; eta bethi gainean içanen çare, eta ez azpian; baldin bizquitartean ençuten baditutzu çure Jainco Jaunaren manamenduac, nic egun meçutzen darozquitzudanac, beguiratzen badituçu eta bethetzen,
Bainan ençun nahi ez baduçu çure Jainco Jaunaren hitza beguiratzeco eta bethetzeco haren manamendu, eta ceremonia, nic çuri egun meçutzen darozquitzudanac, madaricione hauquiec oro ethorrico dira çure gainera, eta iratchiquico çaizquitzu.
Jaunac çure gainera igorrico ditu gosetea eta erromeseria, eta madaricionea eçarrico du eguinen ditutzun lan gucietan, leher eta laster gal çaitzan arteo, çure eguitate guciz tzarren gatic, ceinetaz bazterrerat utzi bainauçu.
Trumbilca çure etsaien aitzinean erorcen çarela, Jaunac hequien escuetara eman beçaitza; bide batez ilki becedi hequien contra, eta çazpiz ihes eguin beçaçu, eta barraiatua içan becedi lurreco erresuma gucietan.
Jaunac jo beçaitza Eguiptoco çauriaz, çaragarrez eta hatzez çure gorphutzeco alderdi ceintaric ilkitzen baitzaitzu ongarria, halai non ecin sendatuco baitzare.
Eta egüerditan haztaca ibil becedi itsua bere ilhumbeetan ibilcen ohi den beçala, eta ez betzatzu çure bideac atzeman. Bici gucian belçatua içan becedi eta borcharen-pean çaphatua, eta norc libra içan ez beçaçu.
Emazte har beçaçu, eta çutaz berce batec harequin lo eguin beça; etchea eguin beçaçu, eta ez becedi hartan egon; mahastia landa beçaçu, eta çuc mahatsa ez beçaçu bil.
Çure idia çure aitzinean imolatua içan bedi, eta çu ez becedi içan hartaric jale; çure astoa har beçaçute aitzinetic, eta ez beçaitzu bihurtua içan, çure ardiac emanac içan beitez çure etsaiei, eta norc lagun ez beçaçu kausi.
Çure semeac eta alabac berce populu bati emanac içan beitez, çure beguiec ikusten dituztelaric eta hequien beguira iraunguiac daudecelaric egunaren buru batetic bercera, eta çure escuan indarric içan ez bedi.
Jaunac eramanen çaituzte çu eta çure gainean eçarri duqueçun erreguea çuc eta çure arbasoec ez daquiçuen jendaqui batera: eta han cerbitzatuco dituçu jainco arrotzac, çura eta harria.
Eta madaricione horiec guciac ethorrico dira çure gainera, jarraiquico çaizquitzu eta iratchiquico xahu çaitecen arteo, ceren ez duçun nahi içan ençun çure Jainco Jaunaren hitza eta beguiratu meçutu darozquitzun manamenduac eta ceremoniac.
Jaunac igorrico darotzun etsaia, gosean, egarrian, buluztasunean, eta escasia orotan cerbitzatuco duçu, eta burdinazco uztarri bat eçarrico du çure lephoaren gainean leher çaitzan arteo.
Jaunac urrundanic eta lurraren berce burutic çure gainera erakarrico du jendaia bat, hegaldaca oldarrean heldu den arranoa iduri, eta ceinaren minçaia ecin ençunen baituçu;
Eta iretsico dituenac çure acienden fruitua eta çure lurreco fruituac, leher eguin deçaçun arteo; eta utzico ez darotzuna ez oguiric, ez arnoric, ez olioric, ez idi-arthalderic, ez ardi-arthalderic, gal çaitzan arteo,
Eta ez diote eman nahico bere semeen haraguietaric, ceinetaric berac janen baitu, berceric ez içanez, çure etsaiec çure hiri gucietan jasanaracico darozquitzun sethio, gosetetan.
Emaztequi mimbera eta beratza, lurrean ibil etzaitequeena eta çangoa lurraren gainean eman etzeçaqueena, bere guriqueriaren eta mimberatasunaren handiz, aldean lo eguiten dioen senharrari bekaitz içanen çaio bere seme, alaben haraguietaric,
Çaincen eta bethetzen ez baditutzu liburu huntan iscribatua den legue huntaco hitz guciac, eta haren icen ospetsu eta ikaragarriaren, erran nahi da çure Jainco Jaunaren beldur ez baçare,
Eta nola lehenago Jaunac çuen gainean atseguin hartu baitzuen, çuei ongui eguinez eta çuec berhatuz, hala atseguin hartuco du çuen xahutzen eta galcen, ecezta çaitzaten goçatzera cihoazten lurretic.
Jaunac barraiatuco çaitu populu gucietan, lurraren bazter batetic bercera; eta han cerbitzatuco ditutzu jainco arrotz, çuc eta çure arbasoec eçagutzen ez ditutzuenac, çura eta harria.
Jendaqui hequietan ere ez da çuretzat soseguric içanen, ez-eta çure oinhatzarençat sesuric. Jaunac ecen emanen darotzu bihotz ikarati bat, eta begui iraunguitzen diren batzuec, eta grima bat atsecabez hiratua.
Jaunac uncitan bihurtuco çaitu Eguiptora, ceintaraco bideaz erran içan baitarotzu hura çure beguiz ez duçula guehiago ikusico. Han çure etsaiei saldua içanen çare muthilçat eta nescatotzat, eta norc eros ez da içanen.