Eta beguiratuco eta eguitatez betheco ditutzue. Hau da ecen çuen çuhurcia eta adimendua populuen aitzinean, non ençunic legue hauquiec oro, erranen baitute: Horra populu bat çuhurra eta adimendutacoa, jendaqui bat handia.
Ecen non da berce jendaia bat hain ederretsia, non baitituzque ceremonia, erabaqui çucen eta legue bat osoa, nic egun çuen beguien aitzinean eçarrico dudana beçalacoa?
Arduratsuqui beguira çatzu beraz çure burua eta çure arima. Ez ahanz çure beguiec ikusi içan dituzten gauçac, eta ez beitez gal çure gogotic çure bicitzeco egun orotan. Irakatsiren diozcatzute çure seme eta ilobasoei,
Çure Jainco Jaunaren aitzinean Horeben jarri cinen egunetic, Jauna niri minçatu içan cenean, cioelaric: Populua ene aitzinera bilaraz çaçu, oroc ençun detzaten ene hitzac lurraren gainean bici diren gucico ikas deçaten ene beldur içaten, eta beren semeei ere irakats diotzotençat.
Eta beldurrez, beguiac cerurat alchatu-eta, ikus cinetzaten iguzquia, ilharguia eta ceruco içarrac oro, eta enganioac liluraturic hequiec adora cinetzaten, eta gur eguin cineçoten Jaunac ceru-pean diren jendaqui guciençat eguin içan dituen arguiçaguiei.
Eta Jauna ene contra samurtu da çuen erasien gatic, eta cin eguin du ez dudala Jordaneco ura iraganen, eta ez naicela sarthuco çuei ematera dihoaquiçuen lur guciz onean.
Semez eta ilobasoz aitatzen baçarete, eta lur hartan egoten, eta çoraturic eguiten baduçue itchura cerbait, gaizquia çuen Jainco Jaunaren aitzinean eguinez, hura hasarrera jauçarazteco;
Cerua eta lurra egun lekuco galdeguiten ditut, laster xahutuac içanen çaretela, Jordanea iraganic goçatzera çohazten lurretic; etzarete han lucez egonen, bainan eceztatuco çaituztete Jaunac,
Eta han cerbitzatuco ditutzue jaincoac guiçonen escuz eguinac çurez eta harriz, ikusten ez dutenac, aditzen ez dutenac, jaten ez dutenac, usnatzen ez dutenac.
Ceren çuen Jainco Jauna, Jainco urricalmendutsu bat baita: etzaituztete utzico, ez-eta alde bat xahutuco, ez-etare ez du ahancico çuen aitequin cin eguinicaco batasuna.
Heian Jaincoac eguin içan duen sarthu dela eta beretzat hartu duela jendaqui bat jendaien erditic frogapenez, seinalez eta sendagailaz, guduz, escu hazcarrez eta beso çabalez, eta icigarrico aguerpenez, çuençat çuen Jainco Jaunac Eguipton eguin içan duen beçala, çuen beguien aitzinean;
Cerutic adiaraci darotzuete bere minçoa, çuen arguitzeco, eta lurraren gainean erakutsi darotzuete bere su guciz handia, eta haren hitzac aditu ditutzue suaren erditic,
Ceren çuen aitac maithatu baititu, eta hequien ondotic hautatu duen hequien ondoregoa. Eta Eguiptotic atheratu çaituztete çuen aitzinean cihoalaric bere indar handian,
Çuen sarpenean xahu cetzançat jendaia guciz handiac eta çuec baino azcarragoac; eta sarraraz cetzaztençat, eta goçatzera eman cetzaçuen hequien lurra, egungo egunean ikusten duçuen beçala.
Beguira çatzue beraz orai nic ematen darozquitzuetan haren manu eta manamenduac, ongui guertha daquiçuen çuei, eta çuen semeei çuen ondotic, eta lucez egon çaitezten çuen Jainco Jaunac eman gogo darotzueten lurrean.
Hequietarat itzur cedinçat bere lagunari ustecabeco heriotzea eman cioqueena, hura bere etsai içatu gabetaric ez egun bat ez eta bi egun lehenago, eta hiri hequietaric batera ihes eguin ahal ceçançat.
Hiri hequiec ciren Bosor mortucoa, ceina baita Errubenen leinuco lur ordoquian; Erramoth Galaadecoa, ceina baita Gaden leinuan; eta Golan Basangoa, ceina baita Manaseren leinuan.