Eta goçatzera sarthuco çaren lurrera çure Jainco Jaunac barneratuco çaituenean, eta çure aitzinean xahutuco dituenean jendaqui asco, Hethearrac, eta Jerjesearrac, eta Amorhearrac, Cananearrac, eta Pherecearrac, eta Hebearrac, eta Jebusearrac, çazpi jendaia çu baino osle hainitz handiagocoac eta hazcarragoac;
Ceren-eta çure semea bilduco baitu niri ez jarraiquitzera, eta nahiago içatera jainco atzeac cerbitzatu; eta jaucico da Jaunaren hasarrea, eta ordu berean xahutuco çaitu.
Aitzitic lehenago hau eguinen dioçu: lurrerat arthicatzu haren aldareac, phorroca çatzu haren jaincomoldeac, ebac lucuac, eta erre itchura bernuçatuac;
Ceren baitzare çure Jainco Jaunari sainduetsi populu bat. Çure Jainco Jaunac çu hautatu çaitu, içan çaquiozquiençat populu bere-berea lurraren gainean diren populu gucien artetic.
Eta jaquinen duçu nola çure Jainco Jauna bera den Jainco hazcar eta fidela, bere patua eta urricalpena mila guiçalditaraino beguiratzen diotena bera maite dutenei eta bere manamenduen çainçaileei:
Eta maithatuco çaitu, eta berhatuco, eta benedicatuco ditu çure sabeleco fruitua, eta çure lurreco fruitua, oguia eta mahatsa, olioa eta abere larriac, eta ardi-arthaldeac, lur hartan, ceina çuri emanen çarotzula cin eguin baitiote çure arbasoei.
Jaunac çu ganic urrunduco ditu ahuldura guciac; ez ditu çure gainera ekarrico eçagutu dituçun Eguiptoco gaitz guciz gaixtoac, bainan helduco ditu çure etsai gucien gainera.
Çure beguiec ikusi dituzten içurri gaitzac, eta ikuscariac, eta sendagailac, eta escu hazcarra, eta beso çabala, çure Jainco Jaunac erabiliac çure eraiquitzeco, lotsatzen çaituzten populu guciei hala-hala eguinen diote.
Gaineraco, çure Jainco Jaunac listorrac ere igorrico ditu hequien gainera, oro xahu detzaneraino, eta gal detzaneraino çuri itzuriac eta gorde ahal içan direnac.
Jendaia hequiec berac urthuco ditu çure aitzinean emequi-emequi eta çathica. Ecin xahutuco ditutzu oro batean, beldurrez-eta lurreco basa ihiciac berha ditecen çure contra.
Eta idolatic ez duçu den-gutiena çure etchean sarthuco, anathema bilhaca etzediençat, hura bera den beçala. Higüin içanen duçu hala nola-nola pusca cikin bat, eta gauça kutsacor, eta satsu bat beçala hats içanen çaitzu, ceren den anathema.