Horregatik, gehiago itxaron ezinik, Timoteo bidali nizuen zuen sinesmena zer-nola zebilen jakiteko, beldur bainintzen tentatzaileak ez ote zintuzten tentatu eta gure nekeak ez ote ziren alferrikakoak gertatu.
Orain, ordea, etorri zaigu Timoteo zuenetik, eta berri onak ekarri dizkigu zuen sinesmenari eta zuen elkar maitasunari buruz; jakinarazi digu, beti gaituzuela maitekiro gogoan eta gu ikusteko irrika bizian zaudetela, gu zuek ikusteko gauden bezala.
Gau eta egun ahalegin guztian ari gatzaizkio Jainkoari erreguka, zuek aurrez aurre ikusi eta zuen sinesmenak oraindik dituen hutsuneak bete ahal izatea eskatuz.