Elizen Arteko 2008
|
| 1 |
| Ezer baino lehen, gizaki guztien alde eskari, otoitz, erregu eta esker-emateak egiteko eskatzen dizut; |
| 2 |
| baita erregeen eta agintea duten guztien alde ere, bizitza bare eta baketsuan bizi gaitezen, jainkozaletasunez eta gizabidez. |
| 3 |
| Eder eta atsegin zaio hau Jainko gure Salbatzaileari, |
| 4 |
| honek gizaki guztiak salbatu eta egia ezagutzera hel daitezen nahi baitu. |
| 5 |
| Izan ere, bakarra da Jainkoa eta bakarra Jainkoaren eta gizon-emakumeen bitartekoa ere: gizon bat, Kristo Jesus, |
| 6 |
| bere burua guztien salbamenerako ordainsaritzat eman zuena. Bere garaian egindako testigantza dugu hau. |
| 7 |
| Honetarako egin nau ni Jainkoak oihulari eta apostolu —egia diot, ez diot gezurrik— eta jentilen maisu, berauei sinesmena eta egia irakasteko. |
| 8 |
| Beraz, gizonezkoek toki guztietan otoitz egin dezaten nahi dut, zerurantz esku garbiak jasoz, haserrerik eta eztabaidarik gabe. |
| 9 |
| Emakumeei dagokienez, dabiltzala egoki jantzita, lotsaz eta eratsu atondurik; ez daitezela apain orrazkera nabarmenez, urrez, harribitxiz edota soineko aberatsez, |
| 10 |
| egite onez baizik, jainkozale diren emakumeei dagokienez. |
| 11 |
| Emakumeak isilik eta mendetasun osoz entzun behar du irakaspena. |
| 12 |
| Ez dut ontzat ematen emakumeak jendaurrean irakastea, ezta gizasemeari agintzea ere: egon bedi isilik. |
| 13 |
| Zeren Jainkoak Adam egin baitzuen lehenengo, eta gero Eva. |
| 14 |
| Eta liluratua ez zen Adam izan; emakumea izan zen liluratua eta Jainkoaren agindua hautsi zuena. |
| 15 |
| Baina bere amatasunaren bidez salbatuko da, sinesmenean, maitasunean eta santutasunean eratsu irauten badu. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque2008/1timothy/002.mp3
6
2