Bertan, intsentsua erretzeko urrezko aldarea eta itun-kutxa, dena urrez estalia, zeuden. Kutxaren barruan urrezko ontzi bat zegoen, manaz betea, baita Aaronen makila, ernamuindu zena, eta itunaren harlauzak ere.
Kutxaren gainean bi izaki hegaldun zeuden, Jainkoaren presentzia aintzatsua adierazten zuten kerubinak, beren hegoez kutxa gaineko estalkia babesten zutenak. Baina hau ez da gai hauetaz xehetasunez hitz egiteko unea.
bigarren aldean, berriz, apaiz nagusia besterik ez da sartzen eta urtean behin bakarrik; eta orduan ere, bere buruaren eta herriaren hutsegiteengatik eskaini behar duen abere-odola eramanez sartzen da.
Izan ere, lehenengo santutegia orain gertatzen ari denaren irudi da; beraz, hor eskaintzen diren emaitza eta opariek ez dute indarrik eskaintzen dituena barrutik bete-betea egiteko;
izan ere, horiek guztiak janariei, edariei eta zenbait garbikuntza-ohikuneri —hau da, azaleko gauzei— dagozkien legeak besterik ez dira, Jainkoak gauzak aldatuko dituen arte balio dutenak.
Kristo, berriz, datozen ondasunen apaiz nagusi bezala agertu da. Bera sartu den etxola lehengoa baino hobea eta bikainagoa da, ez giza eskuz egina, hau da, ez mundu honetakoa.
Beraz, akerren eta zezenen odolak eta erretako behi baten errautsek, kutsaturik daudenen gain zirtatuz gero, kutsaturiko pertsona horiek sagaratzeko indarra baldin badute azaleko garbitasuna emanez,
zenbatez gehiago Kristoren odolak, betiko Espirituaren bitartez akats gabeko oparitzat bere burua Jainkoari eskaini zion harenak, ez du garbituko gure barrua heriotzara daramaten egintzetatik, Jainko biziari kultua emateko gai izan gaitezen!
Horregatik, Jesu Kristo itun berri baten bitarteko da, bere heriotzaz antzinako itunaren garaian egindako hutsegiteak barkatu baititu; horrela, agindutako betiko ondarea jaso dezakete Jainkoak deitutakoek.
Moisesek, legeko agindu guztiak herriaren aurrean irakurri ondoren, zekor eta akerren odola hartu zuen —ur, purpura gorrimin eta isipuaz batera—, eta lege-liburua eta herri osoa zirtatu zituen,
Beharrezkoak ziren horrelako ohikuneak zerukoen irudi besterik ez ziren gauzen garbikuntza egiteko; zeruko gauzek berek, ordea, opari baliotsuagoak behar zituzten.
Hala, Kristo ez zen sartu gizakiek egindako santutegian —egiazkoaren irudi besterik izango ez zen batean—, zeruan bertan baizik, orain Jainkoaren aurrean gure alde agertzeko;
Bestela, hil ere askotan hil behar izango zuen mundua mundu denetik gaur arte. Baina ez, Kristo behin bakarrik agertu da orain, azkenak diren garai hauetan, bere buruaren opariaz bekatua desegiteko.
halaxe Kristo ere: behin bakarrik izan zen oparitzat eskainia guztien bekatuak desegiteko, eta gero bigarrenez agertuko da, bekatuarekin zerikusirik gabe, beraren zain daudenak salbatzera.