Halaber ipharraldeco erregue mendietan eta Cenerothen hegoaldaren parreco ordoquian çaudecenen gana eta bazter-aldetan eta Dorgo aurkincetan itsas-heguiraino çaudecenen gana ere;
Eta atheratu ciren guciac beren saiherequin, populu bat nihonerecoa, itsasbazterrean den legarra iduri, çaldi eta orga-laster oste ikaragarri bat ere hequiequin.
Eta Jaunac eman cituen Israelgo semeen escuetara. Hauquiec jo cituzten, eta jarraiqui citzaizcoten Sidon handiaraino, Maserephoteco uretaraino, eta Maspheco bazterretaraino, ceinac baitira haren iguzqui-haice aldetic. Horrela jo cituen guciac, eta etzuen hequietaric nihor utzi biciric;
Eta berehala itzuliric, hartu çuen Asor, eta hango erregue ezpatan iragan çuen. Asor cen ecic aspaldi hartan erre-suma hequien ororen buruçaguitasuna çaducana.
Eta han çaudecen arima guciac jo cituen: etzuen hequietaric bakar bat ere biciric utzi, bainan hilceraino guciac xahutu cituen, eta hiria bera suaz herrautsi çuen.
Nola Jaunac manatu içan baitzioen bere cerbitzari Moisi, hala Moisec manatu cioen Josueri, eta hunec guciac bethe cituen: manatu ucietaric etzuen iragaitera utzi, ez-eta Jaunac Moisi meçutu içan cioen hitz bakar bat ere.
Eta Seirgo aldera igaiten den mendiaren çathi batez Baalgaderaino, Liban-go celhaia gaindi Hermongo azpitic: hango erregue guciac hartu, jo eta hil cituen.
Egun hequietan Josue ethorri cen eta hil cituen Enactarrac Hebrongo, Dabirgo eta Anabeco mendietacoac eta Judaco eta Israelgo mendi gucicoac, eta herrautsi cituen hequien hiriac.
Josue jabetu cen beraz lur guciaz, Jaunac Moisi aguindu içan cioen beçala, eta goçatzera eman cioten Israelgo semeei beren pharteen eta leinuen arabera; eta lurra guduetaric sesutan guelditu cen.