baita iparraldeko mendialdeko erregeei eta Genesaret aintziraz hegoaldeko Araba basamortukoei, Xefela lautadakoei eta mendebaldean dagoen Dor eskualdeko erregeei ere;
orobat, ekialdeko eta mendebaldeko kanaandarrei, mendialdean bizi ziren amortar, hitita, periztar eta jebustarrei eta Hermon mendiaren oinetan, Mitzpa eskualdean, bizi ziren hibiarrei ere.
Jaunak, ordea, esan zion Josueri: «Ez izan horien beldur! Bihar, ordu honetan, hilda utziko ditut israeldarren aurrean; zuk ebaki horien zaldien hanka-zainak eta erre guda-gurdiak».
Jaunak eskura eman zizkien israeldarrei eta hauek porrokatu eta pertsegitu egin zituzten Sidon hiribururaino eta Misrefot-Maim hiriraino eta, ekialdetik, Mitzpako haraneraino. Denak hil zituzten, bat ere bizirik utzi gabe.
Hiri haietako ondasunak eta abereak berentzat hartu zituzten israeldarrek, guda-harrapakintzat; gizakiak, aldiz, ezpataz hil zituzten, denak suntsitzeraino, bat ere bizirik utzi gabe.
hau da, Seir aldera doan Halak menditik Hermon mendi azpiko Libanoko haranean dagoen Baal-Gad hiria arteko lurralde osoa. Errege guztiak harrapatu eta hil egin zituen,
Jaunaren erabakiz, burugogorkeriaz lehiatu ziren israeldarrei kontra egiten, israeldarrek errukirik gabe erabat suntsitu eta desegin zitzaten, Jaunak Moisesi agindu bezala.
Garai hartan desegin zituen Josuek Hebron, Debir eta Anabeko, Judako nahiz Israelgo mendialdeetako, Anaken ondorengoak ere: erabat suntsitu zituen beraien hiriekin batera.
Josuek lurralde osoa hartu zuen, Jaunak Moisesi hitzeman bezala, eta Israeli ondaretzat eman zion eta leinuen artean banatu. Eta, gerrak bukaturik, herrialdea bakean gelditu zen.