Josue zahartua, adinean aurreratua, zegoen. Eta Jaunak esan zion: «Zahartu zara eta adinean aurreratu, eta oso handia da oraindik eskuratzeko gelditzen zaizuen lurraldea.
(Egiptoko mugan dagoen Xihor errekatik iparralderainoko lurraldea, Ekron mugarainokoa, kanaandarren lurraldetzat jotzen da; hor zuten beren agintea bost hiri filistearretako —Gaza, Axdod, Axkelon, Gat eta Ekron hirietako— buruzagiek; hegoaldean, berriz, abiarrak zeuden);
azkenik, Libanotik Misrefot-Maimerainoko mendialdea, sidondarrak bizi diren lurraldea. Israeldarrak heldu ahala, neuk botako ditut herri horiek beren lurraldeetatik. Zure eginkizuna, lurralde horiek israeldarrei ondaretzat izendatzea da, nik agindu bezala.
Ruben eta Gaden leinuetakoek eta Manasesen beste leinu erdikoek hartua zuten jadanik beren ondarea Jordanez beste aldera, ekialdera, Moisesek, Jaunaren zerbitzariak, emanik:
baita bere egoitza Axtarot eta Edrei hirietan zuen Baxango Og erregearen erreinu osoa ere. Og erregea zen antzinako refatar erraldoietatik gelditutako bakarra. Moisesek garaitu egin zituen bi erregeak eta beren lurraldeetatik bota.
Lebiren leinua bakarrik utzi zuen Moisesek ondarerik eman gabe, Jaunaren, Israelen Jainkoaren, ohorez erretako oparigaiak izango baitzituzten ondare, Jaunak Moisesi hitzeman bezala.
gainera, lautadako hiri guztiak eta egoitza Hexbonen zuen Sihon amortar erregearen erreinu osoa. Moisesek garaitu zuen Sihon erregea, baita lurralde hartan bizi ziren beraren menpeko buruzagi madiandarrak ere: Ebi, Rekem, Tzur, Hur eta Reba.
eta haranean, Bet-Haram, Bet-Nimra, Sukot eta Tzafon, hau da, Hexbongo errege Sihonen erreinuaren gainerakoa. Jordan ibaia zuen muga, lurraldea ibaiaz ekialdera Genesaret aintziraraino hedatzen zelarik.
Galaad lurraldearen erdia eta Baxango errege Og-en erreinuko Axtarot eta Edrei hiriak Manasesen seme Makirren ondorengo erdiei eman zizkien, senitarteka banatuz.