Eta handic ilkitzen da Harrobiaren patarreraino, eta iragaiten da Sinan; igaiten da Cadesbarnera eta helcen Efronera, igaiten delaric Adarrera eta inguratzen duelaric Carcaa,
Eta handic iragaiten delaric Asemonan eta helcen Eguiptoco errecara: eta içanen dira haren mugac itsaso handian. Han içanen da hegoaco aurkinçaren akabança.
Bada iguzqui-sorthaldetic, hastea içanen da itsaso Gacian Jordaneco azquen bururaino: eta ipharrera beguira dagoena, itsaso-cerrendatic Jordaneco hibai bereraino.
Hedatzen delaric Deberaco muguetaraino Acorreco haranean, ipharrera beguiratzen duelaric Galgalari, ceina baita Adomimgo igaitearen parrean, errecaren hegoaco aldetic; eta iragaiten ditu urac Iguzquithurri deithuac, eta haren akabança içanen da Erroielgo ithurrian.
Guero igaiten da Enom semeren harana gaindi hegoaldera Jebusearraren sahetsetic, hura baita Jerusaleme; eta handic goititzen delaric mendi bizcarrera, ceina baita Jeenomen parrean mendebalerat Erraphaimen haraneco buruan ipharrari beguira,
Mendi gainetic iragaiten da Nephtoaco ithur-uretaraino; helcen da Efrongo mendico herrietaraino, eta, jausten da Baalara, ceina baita Cariathiarim, erran nahi da Oihanetaco hiria;
Eta Baalatic ingurua eguiten du mendebal-aldera, Seirgo mendiraino; eta iragaiten da Jarimgo mendiaren sahetsetic, iparrari buruz, Questonera; jausten da Bethsamera, iragaiten Thamnan,
Helcen da Acarongo sahetsera ipharretic, eraisten da Secronara, iragaiten du Baalaco mendia, helcen da Jebneelara, eta hersia da mendebaletic itsaso Handico bazterraz.
Bainan Josuec Calebi, Jephonen semeari eman cioen, Jaunac manatu beçala, Judaren semeen erdian bere pharte Cariatharbe, Enaquen aitaren hiria, hura bera baita Hebron.
Eta elkarrequin cihoacelaric, Acsa bildua içan cen bere senharraz aitari galda ceçon landa bat, eta nola asto baten gainean jarria baitzen, hasbeherapenca hasi cen. Calebec erran cioen: Cer duçu?
Eta alabac ihardetsi çuen: Indaçu çure benedicionea: eman içan darotaçu lur bat egüerdiari dagoena eta agorra, indaçu berce bat urztatua dena. Hargatic Calebec eman cioen lur bat gainetic beherera urztatua cena.