Hau da çorteac eman cioena Manaseren leinuari, (Manase cen ecic Josepen seme çaharrena) Manaseren seme çaharrenari, Maquir Galaaden aitari, ceina içatu baitzen guiçon guerlari bat, eta Galaad eta Basan goçatzera içatu cituen,
Eta Manaseren borce haurrei, beren familien arabera, Abiecerren semeei, Helequen semeei, Esrielen semeei, Sequemen semeei, Hepherren semeei, eta Semidaren semeei: horiec dira Josepen seme Manaseren haurrac, guiçonquiac, beren familiaca.
Eta ethorri ciren Eleaçar apheçaren, Josue Nunen semearen eta aitzindarien aitzinera, ciotelaric: Jaunac manatu içan du, Moisen arartecoz, guri emateco gure çathia gure anaien artean. Eta Josuec eman cioeten, Jaunaren manuaren arabera, goçamena beren aitaren anaien artean.
Muga jausten cen kanaberetaco haranera, hegoaldera Efraimen hirietaco errecatic, ceina baita Manaseren hirien aldean: Manaseren muga da errecaren ipharraldetic eta ilkitzen da itsasora,
Halaz non Efraimen lurra baita hegoaldecoa, eta Manaserena ipharraldecoa, eta itsasoac hersten ditu biac eta batzen dira Aserren leinuari ipharrean eta Isacarren leinuari iguzqui-sorthaldean.
Manasec içatu cituen goçamenetan Isacarren eta Aserren lurretan Bethsan eta bere herriac, Jeblaam bere herriequin, Dorgo egoiliarrac eta hiriac; Endorgo egoiliarrac ere eta herriac; eta halaber Thenaqueco egoiliarrac eta herriac, Maiedoco egoiliarrac eta herriac, eta Nophetheco hirico hirugarren phartea.
Eta Josepen semeac Josueri minçatu ciren eta erran cioten: Certaco ez darotaçu eman çortean goçamen bat baicic eta pharte bakar batetacoa, oste hambat handitacoa naicenaz gueroz eta Jaunac benedicatu nauenaz gueroz?
Josepen semeec ihardetsi cioten: Ecin iganen gure basaburuetara, ceren burdinazco orga-lasterrez cerbitzatzen baitira celhaiean daudecen Cananearrac, eta celhai hartan dira Bethsan bere herriequin eta Jezrael haranaren erdian jarria.
Bainan mendira goanen çare, ebaquico dituçu çuhaitzac eta lekua garbituco duçu çure egoitzarençat; eta urrunago ere helduco ahal çare, xahutu duqueçunean Cananearra, ceinac, dioçunaz, baititu burdinazco orga-lasterrac, eta ceina guciz hazcarra dela baitioçu.