Josue, Nunen semeac beraz Setimetic ixilic igorri cituen bi ikustiar, eta erran cioeten: Çoazte eta beguizta çatzue lurra eta Jericoco hiria. Hauquiec goan ciren eta sarthu ciren Errahab deitzen cen ema galdu baten etchean, eta haren baithan phausu hartu çuten.
Eta Jericoco erreguec Errahaben gana igorri çuen, cioelaric: Çure gana ethorri diren eta çure etchean sarthu diren guiçonac ilkiaraz çatzu: ecen ikusquetariac dira, eta leku guciaren beguiztatzera ethorri dira.
Adituac gare nola Jaunac agortu dituen, çuec sarcean, itsaso Gorrico urac, Eguiptotic ilki çaretenean; eta cer eguin dioçueten Jordanez haindian ciren Amorhearren bi erregueei, Sehoni eta Ogui, ceinac hil baititutzue.
Eta horiec adituric, icitu gare, eta erori çaicu bihotza, eta çuen sarcean gogoa galdu çaicu: ecen çuen Jainco Jauna, bera da Jainco ceru gainean eta lur-beherean.
Orai beraz niri Jaunaz cin eguin darotaçue, nic nola çuetaz urricalmendu hartu baitut, orobat çuec ere urricalmendu hartuco duçuela ene aitaren etcheaz; eta indaçue eçagutgailu on bat,
Hauquiec ihardetsi cioten: Gure biciac ihardets beça çuenaz, baldin haratic salcen ez bagaituçu: eta Jaunac lekua gure escuetara eman duqueenean, çure baithan aguerraracico ditugu gure urricalpena eta cintasuna.
Baldin, hemen sarcen garenean, aguercen baduçu escarlatazco sokatto hau eta estecatzen baduçu gu igorri gaituçun leihoan; eta çure aita eta ama, eta anaiac, eta ahaidego gucia bilaraci baduçu çure etchera.
Çure etcheco athetic ilkico denac içanen du bere odola bere buruaren gain, eta gu içanen gare garbi. Bainan etchean çurequin içanen diren gucien odola erorico da gure buruaren gain, baldin norbaitec hequiec uquitzen baditu.
Hequiec, berriz, bideari lothuric, mendietara heldu içan ciren, eta han egotu ciren hirur egunez, hequien ondotic goan cirenac bihurtu arteo: ecen bide gucian bilhaturic, etzituzten nihon atzeman.