Josuek, Nunen semeak, bi gizon bidali zituen Xitimgo kanpalekutik lurraldea isilean ikertzera, esanez: «Zoazte Jeriko hiria eta inguruak ikertzera ». Haiek joan eta Rahab izeneko emagalduaren etxera sartu ziren eta bertan gelditu lotarako.
jakin baitugu Jaunak lehortu egin zituela Itsaso Gorriko urak, zuek Egiptotik irtetean. Jakin dugu, orobat, nola suntsitu dituzuen Jordanez beste aldean amortarren bi erregeak, Sihon eta Og.
Hori guztia jakitean, adoregabeturik, arnasa ere galduta gelditu gara zuen aurrean. Izan ere, Jauna, zuen Jainkoa, Jainko da goian zeruan eta behean lurrean.
Gizonek erantzun zioten: —Geure bizia zuenaren ordain, baldin eta salatzen ez bagaituzu. Jaunak lurralde hau emango digunean, zintzo eta leial jokatuko dugu zurekin.
Eta esan zien: —Zoazte mendira, zuen bila dabiltzanek harrapa ez zaitzaten. Egon bertan hiru egun ezkutaturik, zuen pertsegitzaileak hirira itzuli arte. Gero, jarraitu zeuen bideari.
gu herrialde honetan sartzean, lotu hari gorrizko lokarri hau gu eraitsi gaituzuneko leihoan, eta bildu zeurekin etxean zeure gurasoak, senideak eta ahaide guztiak.
Zuetariko norbait etxetik atera eta hiltzen badute, berarena izango da errua eta gu errugabe izanen gara. Baina, etxean egonik, norbaitek zuetakoren bat hiltzen badu, gurea izango da errua.
Bi gizonak mendira joan eta bertan gelditu ziren hiru egunez, pertsegitzaileak, alde guztietan bila ibili ondoren aurkitu ez zituztelarik, hirira itzuli ziren arte.