Halaz bizquitartean non atzarriqui beguiratuco baititutzue, eta eguinçaz betheco manamendua eta leguea Moise, Jaunaren cerbitzariac eman içan darozquitzuenac, maitha deçaçuençat çuen Jainco Jauna, ibil çaitezten haren bide gucietan, beguira detzatzuen haren manamenduac, hari iratchiquiac egon çaitezten eta cerbitza deçaçuen çuen bihotz oroz eta arima guciz.
Bada, Moisec, Manaseren leinu erdiari Basanen eman içan cioen bere goçameneco lurra; eta hargatic Josuec guelditu cen berce erdiari bere lurra eman cioen gaineraco beren anaien artean Jordanez hunaindian mendebalerat. Eta beren olhetara igorri cituenean eta benedicatu,
Eta Errubenen eta Gaden semeac eta Manaseren leinu erdia itzuli eta goan ciren Israelgo semeen ganic Silotic, ceina Canaango lurrean baita, sarcecotzat Galaaden beren goçameneco lurrean, Moisen ganic ardietsi çutenera Jaunaren manamenduaren arabera.
Israelgo semeec hori aditu çutenean, eta berri-ekarle segurec heldu ciotenean Errubenen eta Gaden semeec eta Manaseren leinu erdiac aldare bat alchatu çutela Canaango lurrean, Jordaneco bizcarretan, Israelgo semeen parrean,
Hau gaztiatzen du Jaunaren populu guciac: Cer da legue hauste hori? Certaco utzi duçue Israelgo Jainco Jauna, sacrifiozco aldare bat alchatuz, eta Jaunaren erlijionetic guibelerat eguinez?
Ala guti çaitzue Beelphegorren eguin içan duçuen bekatua, eta egungo eguna arteo gure gainean baitirau tzarqueria haren nothac, hambat guiçon hil içan diren ondoan?
Baldin uste baduçue lohia dela çuen goçameneco lurra, iragan çaitezte Jaunaren tabernaclea dagoen lurrera, eta çaudete gure artean: bakarric Jauna ganic eta gure lagunkidetasunetic ez beçaçue guibelerat eguin, aldare bat alchatuz gure Jainco Jaunaren aldarearen contra.
Acanec, Çareren semeac, ez othe çuen hautsi Jaunaren manamendua, eta guero haren hasarrea hedatu baitzen Israelgo populu guciaren gainera? Eta hura guiçon bat cen, eta oxala bera bakarric galdu içan balitz bere tzarqueriarequin
Jainco Jaun guciz hazcarrac, Jainco Jaun guciz hazcarrac badaqui, eta Israelec ere jaquinen du: baldin leguearen hausteco gogoz eguin içan badugu aldare hori, Jaunac ez begatzaizca gueriça, bainan bai gaztiga orai berean;
Eta ez hortaz hambat, bainan gogoratu çaicuna eta gure artean iharduqui duguna da erran içan dugula: Guerorat çuen semeec erranen diote gure semeei: Cer ikusteco da çuen eta Israelgo Jainco Jaunaren artean?
Oi Errubenen eta Gaden semeac, Jaunac Jordaneco hibaia cedarri eçarri içan du çuen eta gure artean: eta horren gatic pharteric ez duçue Jauna baithan. Eta bide hortaz çuen semeec gure semeac makurraracico dituzte Jaunaren beldurretic. Beraz uste içan dugu hobequi eguin,
Bainan lekucotasunetan çuen eta gure arteco, eta gure haurren eta çuenen arteco, cerbitza deçagun Jauna, eta gure çucenean içan dedin holocausten, sacrificioen eta baquezco bitimen escaincea; eta ethorquiçunean çuen semeec gure semeei erran ez deçoten: Pharteric ez duçue Jauna baithan.
Holacoric erran nahi balute, ihardetsico diotete: Huna Jaunaren aldarea gure aitec eguin içan dutena, ez holacaustetaco eta sacrificioetaco, bainan çuen eta gure arteco lekucotasunetan.
Urrun da gu ganic horretaco tzarqueria gu guibelatuco garela Jauna ganic, eta utzico baititugu haren urhatsac, aldare bat alchatuz holocausta eta sacrificio eta bitima escainceco, gure Jainco Jaunaren, aldare haren tabernaclearen aitzinean eguina içan denaz campo.
Guero bihurtu cen berce aitzindariequin Errubenen eta Gaden semeen ganic, Galaadeco lurretic, Canaango eremuetara, Israelgo semeen gana, eta berri horiec eman ciozcaten.