Elizen Arteko 2008
|
| 1 |
| Beste aingeru ahaltsu bat ikusi nuen zerutik jaisten, hodeiz inguratua: ortzadarra zuen buru inguruan, aurpegia eguzkia bezain distiratsua eta zangoak suzko habeak bezalakoak. |
| 2 |
| Eskuan liburuxka bat zuen irekia. Eskuineko oina itsas gainean ezarri zuen eta ezkerrekoa lehorrean, |
| 3 |
| eta deiadar handia egin zuen, lehoiaren orroa bezalakoa. Deiadar egin zuenean, zazpi trumoik jo zuten burrunba. |
| 4 |
| Zazpi trumoiek hitz egin zutenean, idaztera nindoan, baina ahots bat entzun nuen zerutik esaten: «Gorde isilpean zazpi trumoiek esan dutena eta ez idatzi». |
| 5 |
| Orduan, itsas gainean eta lehorrean zutik ikusia nuen aingeruak, eskuineko eskua zerurantz jaso |
| 6 |
| eta, menderen mendetan bizi denarengatik, zeru, lur, itsaso eta berauetan dagoen guztiaren egileagatik, zin eginez, esan zuen: «Epea ez da gehiago luzatuko. |
| 7 |
| Zazpigarren aingerua turuta jotzen hastean, Jainkoak bere asmo ezkutua beteko du, bere zerbitzari profetei iragarri zien bezala». |
| 8 |
| Zerutik entzuna nuen ahotsak berriro hitz egin eta esan zidan: «Zoaz eta hartu itsas gainean eta lehorrean zutik dagoen aingeruak eskuan duen liburu irekia». |
| 9 |
| Joan nintzen aingeruagana eta liburuxka emateko esan nion. Hark esan zidan: «Tori eta irentsi: sabela garraztuko dizu, baina ahorako eztia bezain gozo izango duzu». |
| 10 |
| Hartu nuen liburuxka aingeruaren eskutik eta irentsi egin nuen. Ahoan ezti gozoa bezala gertatu zitzaidan, baina, jan nuenean, sabela garraztu zidan. |
| 11 |
| Orduan, esan zidaten: «Berriro ere, anitz herri, nazio, hizkuntza eta erregeren aurka profetizatu beharko duzu». |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque2008/revelation/010.mp3
22
10