Ondoren, neurtzeko kanabera eman zidaten, makila baten antzekoa, esanez: «Jaiki eta neur itzazu Jainkoaren tenplua eta aldarea, eta zenbatu bertan kultu egiten ari direnak.
Utzi, ordea, neurtu gabe tenpluaren kanpoko ataria, jentilei eman baitzaie; hauek hankapean erabiliko dute Jerusalem hiri santua berrogeita bi hilabetez.
Hauek zerua ixteko ahalmena dute, profetizatzen ari izango diren garaian euririk egin ez dezan; ura odol bihurtzeko ahalmena ere badute, eta nahi duten guztietan lurra edozein izurriz zigortzekoa ere bai.
Lurreko bizilagunek poztu eta festa egingo dute haien kontura, elkarri esku-erakutsiak eginez, profeta biok samin larria sortzen baitzieten lurreko bizilagunei.
Hiru egun eta erdiak igaro ondoren, ordea, Jainkoak bidalitako bizi-arnasa bi testiguen baitan sartu zen, zutik jarri ziren, eta beldur handiak hartu zituen begira zeudenak.
Une hartantxe, lurrikara handia izan zen eta hiriaren hamarreko bat erori zen; lurrikaran zazpi mila lagun hil ziren, eta gainerakoek, beldurrez beterik, zeruko Jainkoa goretsi zuten.
Jo zuen turuta zazpigarren aingeruak, eta ahots handiak entzun ziren zeruan, esanez: «Gure Jaunari eta beronen Mesiasi dagokie orain munduaren erregetza, eta menderen mendetan izango dira errege».
Haserretu egin ziren herriak, baina iritsi da zure haserrea, eta hilak epaitzeko garaia; etorri da zure zerbitzari profetei, fededunei eta zure izenari begirune diotenei, txiki nahiz handi, saria emateko garaia, eta lurra hondatzen dutenak hondatzeko garaia».
Orduan, Jainkoaren tenplua ireki zen zeruan eta haren itun-kutxa agertu zen tenpluan. Berehala tximistak, danbatekoak, trumoiak, lurrikara eta harri-erauntsi handia izan ziren.