Joan zen lehen aingerua eta isuri zuen lurraren gainera bere ontzia: zauri gaizto eta mingarria sortu zitzaien piztiaren marka zeukatenei eta haren irudia gurtzen zutenei.
Eguzkiaren bero izugarriz erre egin ziren gizon-emakumeak; baina, halere, zigor hauen gain agintea zuen Jainkoaren izena madarikatu zuten, damutu eta Jainkoak arrazoi zuela aitortu beharrean.
Bosgarrenak piztiaren tronura isuri zuen bere ontzia, eta haren erreinua ilunpetan gelditu zen; jendeak, oinazearen oinazez, nork bere mihiari hozka egiten zion,
Jaunak dio: «Hara, lapurra bezala nator. Zorionekoa erne eta jantzirik dagokeena! Ez du biluzik ibili beharrik izango eta ez dizkio inork lotsariak ikusiko».
Orduan, tximistak, danbatekoak eta trumoiak izan ziren, baita lurrikara izugarria ere, gizakia lurrean bizi denetik izan ez den bezalako lurrikara handia.
Hiri handia hiru zatitan lehertu zen eta munduko beste nazioetako hiriek lur jo zuten; orduan, Jainkoa Babilonia hiri handiaz oroitu zen, hari bere zigor-kopa, bere sumin-ardoz betea, edanarazteko.
Egundoko kazkabar-aleak erori ziren zerutik gizon-emakumeen gainera, eta hauek madarikatu egin zuten Jainkoa kazkabar-izurriagatik, benetan zigor ikaragarria izan baitzen.