Ahots indartsuz egin zuen oihu: «Erori da erori Babilonia handia! Deabruen bizileku bihurtu da, espiritu gaizto guztien zulo, piztia kutsatu eta nazkagarri guztien zulo.
Herri guztiek edan dute haren prostituzio sutsuaren ardotik; munduko erregeak prostituzioan ibili dira berarekin eta lurreko merkatariak aberastu egin dira haren neurrigabeko luxuari esker».
Beste ahots bat entzun nuen zerutik esaten: «Irten Babiloniatik, ene herri, haren bekatuekin bat egin ez dezazun, eta beraren zigorrak harrapa ez zaitzan;
Zenbatekoak izan diren haren ospea eta luxua, emazkiozue hainbateko oinazea eta negarra, honela baitio bere baitan: “Erregina bezala nago tronuan eseria, ez naiz alargun, ezta dolutan izango ere”.
Horregatik, egun berean etorriko zaizkio gainera merezitako zigorrak: heriotza, dolua eta gosea, eta kiskali egingo da sutan; ahaltsua baita bera epaitu duen Jainko Jauna».
urre, zilar, harribitxi, perla; liho, purpura, zeta, eskarlata; era guztietako zur usaintsu, boli eta zur baliotsuzko tresna, brontze, burdina eta marmolezko tresna;
Une bat aski izan da hainbesteko aberastasuna errausteko!» Itsasontzietako kapitan-pilotu guztiek, marinelek eta itsasoa lanbide duten guztiek, urruti gelditu
Eta, nork bere burura hautsa botaz, oihu egiten zuen negarrez eta aieneka: «Ai zu, ai hiri handia! Zure aberastasunei esker aberastu ziren itsasontziak zituzten guztiak. Horra orain une batean erraustua!»
Orduan, aingeru ahaltsu batek harri bat, errotarri handi baten antzekoa, jaso eta itsasora jaurti zuen, esanez: «Honelaxe jaurtiko dute Babilonia, hiri handia, eta betiko desagertuko da.
Ez da sekula entzungo zitara-soinu edo kanturik, ez txirula edo turutarik zure baitan; ez da sekula artisaurik izango, ezta errota-hotsik entzungo ere zure baitan;
ez da sekula kriseilu-argirik izango, ezta entzungo senar-emaztegaien kanturik ere zure baitan; zeren eta zure merkatariak lurreko ahaltsuenak baitziren, eta zeure sorginkeriez herri guztiak engainatu baitituzu.