Ondoren, lau aingeru ikusi nituen lurraren lau ertzetan zutik, lurreko lau haizeei eusten, haizeak jo ez zezan ez lurrean, ez itsasoan, ezta zuhaitzetan ere.
Beste aingeru bat ikusi nuen ekialdetik igotzen, Jainko biziaren zigilua zuelarik, eta ozenki egin zien deiadar lurra eta itsasoa hondatzeko ahalmena eman zitzaien lau aingeruei,
Ondoren, gizatalde handi bat ikusi nuen, inork kontaezin ahalakoa; nazio, arraza, herri eta hizkuntza guztietako jendea zegoen, tronuaren eta Bildotsaren aurrean zutik, soineko zuriz jantziak eta palma-adarrak eskuetan.
Nik erantzun nion: —Ene Jauna, zeuk jakingo duzu. Hark esan zidan: —Larrialdi handitik datozenak dira horiek; beren soinekoak Bildotsaren odolean garbitu dituzte eta zuritu.