Etorri zen, orduan, beste aingeru bat eta aldare ondoan gelditu zen; urrezko intsentsu-ontzi bat zeraman, eta lurringai asko eman zioten, tronu aurrean zegoen urrezko aldare gainean Jainkoaren herriaren otoitzekin batera eskaintzeko.
Ondoren, aingeruak intsentsu-ontzia hartu, aldareko su-txingarrez bete eta lurrera bota zuen. Berehala, trumoiak, danbatekoak, tximistak eta lurrikara izan ziren.
Jo zuen turuta lehenengo aingeruak, eta kazkabarra eta sua erori ziren lurrera, odolez nahasiak: lurraren herena, zuhaitzen herena eta belar heze guztia kiskalirik gelditu ziren.
Jo zuen turuta hirugarren aingeruak, eta zerutik izar handi bat jausi zen, zuzia bezala sutan, eta ibai eta iturri guztien heren baten gainera jausi zen.
Jo zuen turuta laugarren aingeruak, eta eguzkiaren herena eta ilargiaren herena eta izarren herena kolpatu zituen: hauen herena ilundu egin zen eta bai egunak, bai gauak beren argiaren herena galdu zuten.
Gero, arrano bat ikusi nuen hegan zeru goien erdian, orro handiz esaten: «Zoritxarrekoak, zoritxarrekoak, zoritxarrekoak lurrean bizi direnak, prest dauden beste hiru aingeruek turuta jotzean!»