Bacituen hogoi eta hamar seme, hogoi eta hamar astocumeren gainean jarcen cirenac, eta cirenac buruçagui Galaad-herrian hogoi eta hamar hiritan, ceinac haren icenetic orai arteo deithuac baitira Haboth Jair, erran nahi da Jairren hiriac.
Eta Jordanez haindian egoten ciren guciac Amorhearraren lurrean, ceina baita Galaaden, hemeçorci urthez atsecabeztatuac eta gogorqui çaphatuac içan ciren;
Hori erraitearequin, beren eremu gucietaric arthiqui cituzten jainco arrotzen itchurac, eta cerbitzatu çuten Jainco Jauna, ceina uquitua içan baitzen hequien çorigaitzez.
Eta Galaadeco aitzindari bakotchac bere hurbilecoei erran çaroeten: Gutaric lehena Amonen semeen contra guduan hasico dena, haina içanen da Galaadeco populuaren buruçagui.