zeren eta sabelean sortu eta semea izanen baituzu. Ez diote ilerik moztu behar, amaren sabeletik “nazireu” izan behar baitu, hau da, Jaunarentzat sagaratua. Hura hasiko da israeldarrak filistearren menpetik askatzen».
Emakumeak senarrarengana joan eta esan zion: «Jainkoaren gizon bat etorri zait; Jainkoaren aingeru-itxura zuen, zinez izugarria. Ez diot galdetu nongoa den, berak ere ez dit bere izenik esan.
Baina esan dit: “Sabelean sortu eta semea izanen duzu. Ez edan ardorik, ez beste edari mozkorgarririk, eta ez jan ezer kutsaturik; amaren sabelean sortu eta hil arte, “nazireu” izan behar baitu haurrak, hau da, Jaunarentzat sagaratua”».
Orduan, Manoahek otoitz hau egin zion Jaunari: «Otoi, ene Jauna, betorkigu berriro lehen bidali duzun Jainkoaren gizona eta esan diezagula zer egin behar dugun jaioko den haurrarekin».
Entzun zuen Jaunak Manoahen oihua eta etorri zen berriro Jainkoaren aingerua emakumeagana. Zelaian eseria zegoen emakumea, baina haren senar Manoah ez zen harekin.
Emaztearen ondoren joan zen Manoah. Gizonarenganaino heltzean, esan zion Manoahek: —Zu al zara nire emazteari mintzatu zitzaiona? Gizonak erantzun zuen: —Neu naiz.
Jaunaren aingeruak erantzun zion: —Geldiaraziko baninduzu ere, ez nuke zuk emandakorik jango; erre-oparia egin nahi baduzu, eskaini Jaunari. Manoahek, Jaunaren aingerua zela ohartu gabe,
Manoahek, antxumea eta labore-oparia harturik, erre-oparia eskaini zion haitz baten gainean bere egintzetan misteriotsua den Jaunari. Manoah eta emaztea begira gelditu ziren.
Aldaretik sugarra zerurantz igotzean, Jaunaren aingerua ere igo egin zen aldareko sugarrekin batera. Hori ikustean, Manoah eta emaztea ahuspeztu egin ziren lurreraino.
Emazteak, ordea, esan zion: —Hil nahi izan bagintu, ez zigukeen onartuko egin dizkiogun erre-opari eta labore-oparia, eta ez zigukeen ikus eta entzunaraziko horrelako gauzarik.