Handic dembora aphur baten buruan, oguien bilceco egunac hurbilduac cirelaric, Sanson goan cen bere emaztearen ikustera, eta eraman çuen bere ahuncetaric pittica bat. Eta nola ohi beçala sarthu nahi baitzuen haren guelan, haren aitac debecatu çuen, cioelaric:
Uste içan dut bigüindu cinduela, eta hargatic çure adisquide bati eman diot; bainan badu ahizpa bat bera baino gazteagoa eta ederragoa; içan bedi haren ordainez çure emazte.
Eta arguiac suarequin bizturic, haceriac haiçatu cituen, alde orotara laster eguin ceçaten. Hauquiec berehala goan ciren Filistindarren oguietara. Hequiei su emanic, erreac içan ciren bilduac eta oraino xutic ciren fruituac hambatetaraino non mahastiac eta olibadiac ere garraz ahituac içan baitziren.
Eta Filistindarrec erran çuten: Norc eguin du lan hori? Eta erran cioten: Hori Sansonec eguin du Thamnatharraren suhiac, ceren kendu dioen bere emaztea eta berce bati eman. Eta Filistindarrac igan ciren eta erre cituzten hala emaztequia nola haren aita.
Eta içurri handi batez jo cituen, halaz non ixter bat bercearen gainera emanez baldituac guelditu baitziren. Eta jautsiric Sanson egotu cen Etamgo harrico cilhoan.
Filistindarrac beraz Judaco lurrera iganic, campatu ciren, guerorat Lequi deithua içan cen toquian, horrec erran nahi baitu Matraila-leku, non ere hequien armada içan baitzen ihes igorria.
Hequiec erran cioten: Ethorri gare çure estecatzera eta Filistindarren escuetara ematera. Sansonec ihardetsi cioten: Hitz eman eta cin eguin diçadaçuet ez nauçuela hilen:
Matraila-lekura heldu içan cirenean, eta Filistindarrac marrumaca ethorri cirenean, Jaunaren izpiritua jauci cen haren baithan; eta nola suaren indarrera ahitzen ohi baita lihoa, hala urratuac eta hautsiac içan ciren hura estecatzen çuten lokarriac.
Eta egarri handi baitzagoen, Jaunari oihu eguin cioen eta erran: Çuc eçarri duçu çure muthilaren escuan salbatze harrigarri hau eta garhaicia; eta huna non egarriz hilcen hari naicen, eta erorico naiz ingurebaquigabeen escuetara.
Hargatic Jaunac idequi çuen astomatrailan haguin bat, eta hartaric atheratu ciren urac. Hequietaric edanic, bihotza biztu citzaioen eta hartu cituen indarrac. Hargatic leku hura orai arteo deithua da Matrailatic galdatzen duenaren ithurria.