Hori aditu çutenean Filistindarrec, eta barraiatu cenean hequietan Sanson hirian sarthu cela, inguratu çuten, hirico athean çainac eçarriric; eta han gau gucia ixil-ixilac beguira egonez, goiçaldera ilkitzen cenean haren hilceco.
Bada Sansonec lo eguin çuen gauherditaraino, eta jaiquiric handic, hartu cituen bi athe alderdiac beren habe eta haguequin, eta bizcarrean eçarriric eraman cituen Hebroni beguira dagoen mendi cascoraino.
Eta haren gana ethorri ciren Filistandarren buruçaguiac eta erran cioten: Engana çaçu eta haren ganic jaquin çaçu certan duen hambateco indarra; nola garhait deçaquegun, eta jasanaraz deçoquegun estecatu ondoan. Hori eguin nahi baduçu, bakotchac emanen darozquitzugu hameca ehun cilharrezco.
Eta Dalilac erran cioen: Nola dioçu maite nauçula, çure bihotza ez delaric enequin? Hiruretan gueçurra erran darotaçu, eta ez darotaçu nahi içan erran, certan datzan çure indar gaitza.
Eta nola cihitaca hari baitzitaioen, asco egunez bethi ondotic descansu aphur bat utzi gabe, haren bihotzac amor eman çuen, eta hilceco heineraino erkitu cen.
Orduan eguia aguertuz, Sansonec erran cioen Dalilari: Biçarnabala ez da egundaino igan ene buruaren gainera, ceren naicen Naçarearra, erran nahi da ene amaren sabeletic Jaincoari consecratua naicela: murrizten balitz ene burua, ene indarra ene ganic goan laiteque, herbal nindaiteque eta bilhaca berce guiçonac beçala.
Dalilac bere alçoan lokarraraci çuen Sanson eta burua makurraraci cioen bere bulharren gainera. Deithu çuen biçar-eguilea eta murritzaraci ciozcan haren çazpi ile ezparçuac, eta abiatu cen haren kencen eta bulkatzen; ecic ordu berean goan citzaioen bere indarra;
Eta erran cioen: Sanson, Filistindarrac gainean! Lotaric jauztean, Sansonec eguin çuen bere baithan: Atheraco naiz lehenago eguin dudan beçala, eta ene burua libratuco dut; ez baitzaquien bere ganic goan citaioela Jauna.
Filistindarrec hartu çutenean, iraici ciozcaten berehala beguiac, eta gathez lothuric, eraman çuten Gaçara; eta presondegui batean hersiric, irin ehaiten hariaraci çuten.
Eta Filistindarren aitzindariac elkar gana bildu ciren bitima ederrenac Dagon, beren jaincoari imolatzeco, eta barazcari handi baten eguiteco, ciotelaric: Gure jaincoac escuratu darocu Sanson, gure etsaia.
Eta populuac ere ikustenez hori, goresten çuen bere jaincoa, solas berac erranez: Gure jaincoac escuetara eman darocu gure etsaia, gure lurra xahutu eta hainitzac hil dituena.
Hunec erran cioen bere urhatsetan bidatzen çuen muthilari: Utz neçaçu uquitzera habeac ceinen gainean baitago etche gucia, horien gainean berma nadien eta aphur bat phausa.
Bada, etchea guiçonez eta emaztequiz bethea cen, eta han ciren Filistindarren aitzindari guciac, eta hegazteguitic eta gaineco salhatic beguira çaudenac Sansonen dostetari baciren, guiçon eta emaztequi, hirur milaren ingurua.
Sansonec Jaunari dei eguinic erran çuen: Jainco Jauna, orhoit çaite nitaz; ene Jaincoa bihur diçadaçu orai ene leheneco indarra, ene Jaincoa, asper nadien ene etsaietaric, eta ene bi beguien galçapenarençat asperraldi bat athera deçadan.
Erran çuen: Filistindarrequin gal bedi ene bicia. Eta habeac hazcarqui iharrosiric, etchea erori cen aitzindari gucien eta han cen berce ostearen gainera; eta bera hilcean, hainitz guehiago xahutu çuen guiçon, aitzinean bici celaric hil çuen baino.
Haren anaiac eta ahaidego gucia jautsi ciren; hartu çuten haren gorphutza, eta Saraaren eta Esthaolen artean ehorci çuten bere aita Manueren hobian: eta juiatu çuen Israel hogoi urthez.